inprimatu
Bilinch-en oroimengarria-ri
Izenburua:
Bilinch-en oroimengarria-ri
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
376

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bilinch-en oroinmengarria-ri

 

Lopez, Francisco

 

 ¿Bai al-nezake orain zuretzat

 Bertso batzubek ipiñi,

 Asi nadiyen biotzetikan

 Donkidatubaz kantari?

 ¿Bai al-nezake? Adi zayozu

 Nere pentsamentuari,

 Eta aditzian esan zayezu

 Zeruko aingeruai,

 Zure musacho ayetatikan

 Bigal nazaten bat neri.

 

 ¡Zer lore polit apañarekin

 Moldatzen zenuben itza!

 ¡Zer miragarri egin zenuben

 Zenbait gazteren bizitza!

 ¿Nola ez bada donkitu zuri

 Eskein dizutan oroitza,

 Ai-bazait beti, egun eta gau,

 Esaten nere biotza,

 Nola zenduben argitaratu

 Aztuba zegon jakintza?

 

 Nere barruna, samur, gaisoa,

 Daukat chit erdiratua,

 Irakurririk zuk egiñ dezun

 Kantuzko "Juramentuba."

 ¿Zeñek zalatu zuk bezelasen

 Gizonen amoriyua?

 ¿Zeñek azaldu zuk beziñ errez

 Neurtitzez pentsamentua?

 Danak diyote dudarik gabe

 Zerala lenbizikua.

 


inprimatu