inprimatu
Aur gaixoak!
Izenburua:
Aur gaixoak!
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
440

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Aur gaisoak!

 

Lopez, Franzisko

 

 -¡Orra zer Jainkoak

 Eraman diran

 Ñere maite polita

 Neregandikan!

 ¡Nork daki len bezela

 Nere onduan

 Jostatzen baldin bada

 Orain zeruan!-

 Guraso batek seaska bati begiratuaz,

 Bere biotza antsi tartean dardaratuaz,

 Aditzen nizkan itz oyek arri kupiturikan

 Bere aurchoen far irri ura topa nairikan:

 -Ala zeguen seaska utsa gela batean

 Agerturikan gona chiki bat tapa tartean,

 Eta mai baten gañian berriz jostalluchoak

 Aurrak berekin atzo jostatzen izandakoak;

 Chori bat zeguen kayol batean goitik zintzilik

 Seaska utsa zeguen toki pare-paretik,

 Eta arren kantak edo negarrak ez dakit ziran

 Aurrarengana joan nai bezela kayoletikan.-

 Ontan gabaren illuntasuna dator gañera,

 Eche artako pen ura banatu nai bezela.

 ¡A! mundu ontan ote da arkitzen gauz oberikan

 Aur gaiso baten eriotz goiza bezin onikan!

 ¡Zer-da bizitza! ¡zer da izatea urte askoan!

 ¡Gaitza! ¡samiña! gaizki izatea alkar ondoan!

 Guraso onak ¿zertako dira negar malkoak,

 Ez alditugu bear zeruan aingeruchoak?

 Au esan nuben ayen barrenak poztu nayian

 ¡Bañan alferrik! isiltasunaren erdian

 Ayengandikan beste gauzarik etzan aditzen

 Beren biotzak zekaten pena baizik sentitzen.

 


inprimatu