inprimatu
Atzo eta gaur. Donostia-ri
Izenburua:
Atzo eta gaur. Donostia-ri
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
205-206

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Atzo eta gaur. Donostia-ri

 

Lopez eta Alen, Franzisko

 

 Egun senti bat azaldutzen zan

 Choriyen kantik gaberik,

 Nun aben ordez etzan aditzen

 Sutunpen otsa besterik.

 ¡Donostiarrak! ikus zazute

 Ote dan iñon erririk,

 Banatu eta jayo danikan

 Subaren autsen tartetik.

 

 ¡Donostiarrak! zuben gogoan

 Egun ontan deadarrak,

 ¿Ez aldezute aditzen nola

 Nastutzen dituben garrak?

 ¡Orru etsayak! ¡orru sutunpak!

 ¡Orru itsaso zabalak!

 Donostiakin alkartu nayan

 Bere bagaren indarrak.

 

 ¡Donostiarrakl adi zazute

 Aita ayek nola joan ziran

 Etsayengana, utzita aurrak

 Beren seaskachoetan:

 Eta ordutikan aingeruchoak

 Nola dauden ¡bai! zeruan,

 Eta umant ayek nola betiko

 Bildu diraden kondairan.

 

 Antziñetako denbora ayetan

 Erriak ziran ondatu,

 Zitubelako-subak, etsayak

 Orduan bereganatu:

 ¿Zuri etzaizu beste ainbeste

 Ayei bezela gertatu?

 ¿Etzinduen zu, etsai sendoak

 Guzti guztiya urratu?

 

 ¡Arri zaitezte erri aundiak!

 ¡Arri zaiztezte begira!

 Ayen semeak beren seaska

 Nola daukaten argira.

 Ta zeon aurrai diezute maiz

 Ikas dezaten gañera,

 Beren biotzan eramteko

 Gizalditik gizaldira.

 

 Doatsu ayen seme leyalak

 Asi zaitezte poztutzen,

 Eta batean abi gaitean

 Aunditasunak kantatzen.

 ¡A! Bañan nola genezake guk

 Ai bazait barrena esaten,

 Doai aundiyak izkribatzeko

 Ez dela lumik arkitzen!

 

 Orrengatikan arriturikan

 Danak arkitutzen gera,

 Ikusirikan lengo zañetan

 Berriz egiñik zaudela.

 ¿Nola ez gerade pozez beteko

 Baldin etorri bazera,

 Uda-berrian zelai zabalan

 Landarechoa bezela?

 


inprimatu