inprimatu
Ama baten otsa seaskaren ondoan
Izenburua:
Ama baten otsa seaskaren ondoan
Sinadura:
Lopez Alen, Franzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lopez Alen, Franzisko

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
330.zk.
Orrialdea:
4

Ama baten otsa seaskaren ondoan

 

Lopez Alen, F.

 

 I

 

 Zer darabiltzu nere maitia?

 Nork du maitecho eznatu?

 Ametzetatik ain ondo zauden

 Nork othe zaitu ernatu?

 Norentzat dira far-irrik oyek?

 Neri bigaltzen dizkatzu?

 Zu eznatutzen zeran guztiyan

 Ama jartzen da kontentu.

 

 Zeñenak dira musu gorriyak

 Maindiriaren errian

 Diruditenak lorak daudenak

 Sarjiñen osto tartian?

 Nork zabaldutzen ditu algarrak

 Orron alaicho echian?

 Nork jarri zaitu usai gozozko

 Seaska churi-churian?

 Aitacho aurki datorrenean

 Lanetik zure ondora.

 O! zer pozakin laztan-musuka

 Zaitun artuko besora;

 

 Ta bitartian gure aurchoa

 Titia artuta gegora

 Lo egingo du, amak echeko

 Lanak egiñik gustora.

 A! nik ikuzten zaitutanian

 Lotan zaudela geldirik

 Ille kiskurrak darizutela

 Kopetetikan jechirik,

 Orduban nere barrenak ez du

 Pentzatzen beste gauzarik

 Jaunak zuretzat etorkizunan

 Zer ote dauka gorderik!

 Ez!... etzazula negarrik egin

 Amacho dago ondoan

 Eta negarrak amachori gaitz

 Egiten diyo kolkoan;

 Ez!... Ez!... maitia, atoz nigana

 Artuko zaitut besoan

 Ikuz'izazun mutill chikiak

 Jostatzen gure ausoan.

 

 II

 

 Illunabarra badator

 Guza guziyak estaltzen,

 Eguzkiak zitubenak

 Ain edorki apaitzen.

 Nere ondoko leyotik

 Zentitzen det; ¡zer gozo!

 Aurrari nola ari dan

 Ama kantari erazo:

 «Nere maitia lo ta lo

 Egingo degu gozoro...!

 Zuk orain eta nik gero

 Biyak egingo dugu lo... lo... lo...!»

 

 


inprimatu