Azken otoitzak
Aldabe, Joakin
Arratsaldia bukatu da-ta,
laster dijua illuntzera.
Egaztiak azkar zelai-sorotik
gorde dira babesera.
Nekazaria etxeratzen da
azken lanak egitera.
Txaran txoriak, egun zalarik,
jardun ziran marmarrian.
Kuku, zozua, birigarruak
kantari arbol adarrian.
Kirkirra, berriz ixilldu gabe
zelai bazter zabalian.
Eliz torrian "Agur Maria",
amezkil soiņu gozuak
zerutar intzez bustitzen ditu
gure izate osuak.
Egitan dira zoragarriak
ta agurgarria orduak.
Arratsak bere mantu beltz-pian
estali ditu bidiak.
Illun-illuna eroso dauka
maltzur erbi iņudiak.
Ateratzeko ordua dute
xagu-xar, untz ta pistiak.
Antxen bakarrik gelditzen dira
bide txior ta zabalak.
Goi-alde argi estali dute
jantzi beltz illun goibelak.
Urruntxo baten entzun litezke
trumoi orru atabalak.
Poli-poliki mendi guztia
ixill ta lo gelditzean,
jeikiko dira gaizki egillak,
langille on illunean.
Begi argia, belarri zorrotz
dauzkatenak arratsean.
Seme-alaba, aiton amona,
aita ta amak exerita,
apari lege beteko dute
onez danok elkartuta.
Ta apal ondoren, apurtxo baten,
kalte gabe berriketa.
Ondoren danok Errosario
utsegiņ gabe gaubero.
Arimak ere biar du jana,
biziko ba'da egunero.
Zeņen atsegiņ oe gurian
egingo duten lo gero!