Mundu hontako justizia ere
Lopategi, J.
Bi lagun Everest-era abiatu eta bidean laguna amiltzen zaio
Mundu hontako justizia ere
hain gertatzen da urria,
gutxien uste dugun garaian
bait dator gaitz bihurria;
munduan dagon goi altuenari
hartu nahiean neurria
hona bikote oso zalea
martxa haundian jarria,
baina berela buka zitzaigun
ilusioen argia.
Hau da ene aldarria
minbera eta larria,
lagunarekin biok genduen
Everest-en egarria;
azken boladan hola galtzea
ez al da negargarria?
Ondo betea jarri genuen
jan-edaritan saskia,
subentziotan hornitu ere
ibilera garestia;
bion bihotzak sentitzen zuen
esperantzaren izpia,
Everest gaina ia eskuan
ibilera amestia;
baina ospina agertu zen ta
aienatu zen eztia,
hargatik nire abestia
sentimendutan bustia;
Everest punta gendun ametsa
hura gendu eguzkia,
baina laguna eroritzean
itzali zaigu guztia.