Itsasoa nik sarri
Lopategi, J.
Itsasora nik sarri
egin nuen jira,
begira zer dudan gaur
saritzat segira!
Neure ezin honetan
hau da ikusmira!
Begiratu nahiean
itsaso argira
leihotik olatuei
jarri naiz begira (bis).
hotsak entzuten ditut.
baina urruti dira.
Lehenago beti arrantzan
gogoz egun ta gau,
hortan zaindu nituen
zenbait euskal arau
eta zaletasunek
oraindik badirau,
baina errealitatez
gizaixo honek barau...
Orain aditutzean
olatuen hots hau (bis).
burutik oinetara
dardaran jartzen nau.
Ezagutu nituen
hainbat itsas bazter
denen buru bezala
eskuin eta ezker;
orain nahi nuke baina
ez nezake ezer,
zaletasunez ezin
hil artean azper.
Nire hiletetara
bazentozte laster (bis).
ez errezatu "Beltzari"
hiru Pater Noster.
|