Erropa zaha hoiekin
Lopategi
Erropa zaha hoiekin
etxean nengoen,
beti jantzi ohi naiz
ahal denik ondoen,
akaso bota ditut
behar zen baino lehen,
baina ondorioa
horra hor nabarmen,
triste nago zeren
aitona zahar horren,
jokoa gaur zer den
ikusi ondoren,
miseria gehiegi
daukagu hemen. (bis)
Besteok sarri juergan
egun eta gaba,
eta zuretzat berriz
hainbeste traba,
nere etxe ondoen
baduzu aldaba,
hau da nere bihotzak
dakarren algara,
... non hara,
nere abiada,
justizirik bada,
zu hola nola laga,
nere traje onenez
jantziko zara.(bis)
Triste ikusten zaitut
aitona izanik,
gaizki hartu zaituzte
egia esanik,
zer eman nezake nik
zuretzat nigandik,
ez nuen uste ba zu
hori inoz zenik,
har zazu doainik,
ez eman ordainik,
bihotza iadanik,
lehertua daukat nik,
erropa gehiago ere
badut oraindik (bis)
|