Atsegiņako zaizkit zuzentasunezko obrak, ezpaņetako otoitz epel guztiak baņon
Aldave, Joaquin
Itz bat bakarra ez diot kenduko
aurtengo Uda-Berriyari,
izandulako arrantzalientzat
esku itxiya geiegi.
Zenbat tokitan ainbat famili
begira zeuden berari!
Egiz geienian izaten zera
beren mantenu ta jantzi.
Etorri ziņan gure artera.
Zergaitik ez maitagarri?
Ta nolaz aurten, Uda-Berriya,
etorri zera berandu?
Zure zai zeuden esku zabalik,
ta zuk ziozun poza kendu.
Eman zizkiotzun beriak lurrai;
zinitun gogoz apaindu.
Antxen zebilizan txokik kantari;
aiekiņ ziņan bigundu.
Arrantzaliak triste zeuzkatzun;
aietzaz berrik zu aztu.
Gorra, itxua, biotz gabekua
biurtu ote da Uda-Berri
bere orduan ez emateko
ontasunetik ugari?
Egun ta gaubak pasatzen ziran
beti eskian berari.
Ainbat kandela pixtu zitzaizkion
zeruko laguntzalliari,
San Jose dala ta San Antonio,
Ama Doloretakuari.
"Kandel, oliotan pezta batzuek
bota zinituzten ta... zer?
Zuzentasuna t'artu emanian
zabiltzate naiko oker.
Ongi mintzatzen ta Ni goratzen
oker ezezik bai t'anker.
Lagun urkiakiņ noiz nai, nola nai
bekoki illun eta muker.
Ortikan Jauna naizen oneri
ez datorkit, onik ezer."
"Nik esaten diot Uda-Berriai:
Zabaldu irriz eskua,
edo t'agertu zazu beriala
nere kope tillundua.
Zuen begietan jarriya dago
itxutasun ta gandua.
Zuen biyotza ez da zuzena,
gaitz askotara okertua.
Nere Izena, noraņo dago
errespetuz goratua?"
Noraņo daude ume ta gazte
maite-maitez lagunduak?
Noraņo dira zuen erriyak
ejenplu on ispilluak?
Zenbateraņo dezute kezka
ta zaudete zaletuak
zuzentasuna ikusi naian
ta obedienzi elkartuak?
Oietxek dira maite ditudan
arra gabeko frutuak."
"Lore, kandela, oliua bada,
inzensu usai, orazioak,
beste oiek gabe, egitan dira
emaitz nolabeitekoak.
Zueri ederra iduituagatik
neretzat dira lastuak,
merke, errara, emakumien
eskeintz arlote, bastuak.
Gizon ta gazte, zuek nai zaitezte
nere lanetan bilduak."
"Uda-Berriya etorriko, da
zuzen bere bidetatik.
Ibill zaitezte oraiņ ta beti
zuek zuzen zuenetik.
Nik emango izuet esku zabalian
ontasunen mamiyatik.
Eskazazute itxaropena,
nere laguntza goi-goitik,
zeruko intza, nere Erreinua
gauza guztiyen aurretik."