Arrats illun gabekua
Aldave, Joaquin
Egurri bezper
illunabarra.
Laxter Jesus gurekiñ da.
Ez dauka onik
etorri arte
maite maitez guregana.
¿Zertan zatoz Zu
gizon egiñ ta
Jaungoikua Bera zarana?
¡O Misteriyo
arrigarriya,
muga gabe ta zakona!
Arratsa dator.
Amak etxetan,
¡a zer afari ugariya!
Gaub'erdi ingurun,
amabi ordutan
dator munduko Argiya.
¡Alde gezurra,
betiko alde!
Bera bakarrik Egiya.
Bera gan danok
arki gentzake
grazizko bizi berriya.
Etxe danetan
gaur arratsian
zar eta gazte bilduta,
jo krixkiñuela,
Konta Jesu'si
aztinduz an pandereta.
Berritu berri
aintziñekuak;
Ietu Isaias Profeta.
Ixilldurazi
lurreko itzaldi
ixkambill ta berriketa.
Danak genduke
onuragarri
egotia mutututa
gela txokuan
arrats onetan
gauz pasakorrez aztuta,
sinismen bizi,
amoriyuan
su gar aunditan sututa.
Arritu zaite
ikustiakiñ
Jaungoikuainbeste apalduta.
Sinis txikiko
Krisyau epelak,
¿Zer zabilltzate Egurritan,
gorputza ondatu,
arima orobat
kaltezko geyegiyetan?
Oroitu zenbat
ezer gabeko
dauden gosek bazterretan.
Oroitu, oroitu
zabilltzatela
bide gaixto t'okerretan.
Ayetzaz ere
erruki zaite
erruki bera zerana.
Guk ere ezautu
dezagun beti
kaltegarriya zaiguna.
Ez dezagula
iñola galdu
bide bakar ta zuzena.
Jesus maitia,
Ama bitartez
elkartu danok Zugana.
Mundu guztiyan
gaurko arratsez
argitzen dira illunak.
Jaungoikuen Seme
Jesukristori
egiten zaizka omenak.
Beretzat bitez
gure txalo ta
asmo berri zuzenenak.
Kanta ta bertsu
eder ederren
txorta loratu bildumak.
|