inprimatu
Ai gure antziņako
Izenburua:
Ai gure antziņako
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
736.zk.
Orrialdea:
8

 Ai gure antziņako

 guraso nobliak

 zituzten legiak

 guk ainbat trabajuta

 fetxarik gabiak

 adelantua dala uste du jendiak

 jarri dituztelako trena ta tranbiak

 ondoren datozenak

 ez dira obiak

 

 Ai oiņ berreun urte

 zenbat gizon abill

 ez baziraten ill

 bat txoratu liteke

 munduan balebill

 emengo tren da tranbi eta automobill

 itza berriz noranai alanbrian dabill

 lengo bidez gezurra

 besterik eztabill

 

 Tren da tranbi bidiak

 ikusteko emen

 zaleturik geunden

 izan ere alako

 jornalak alzeuden

 iru edo lau pezeta irabaziarren

 bizioz bete gera zorrak berriz gailen

 askotan gastatzen da

 kobratu baņo len

 

 Ez det nai gizasemei

 ezkongai ta ezkondu

 ez eman da ez kendu

 dan gauza aitortziak

 lotsa ematen du

 aitak eta amak jantzi etxian mantendu

 askok irabazia eskas izaten du

 probatutzen duenak

 ala esaten du

 

 Baita neskatxak ere

 ezkongai zautenak

 asko edo geienak

 batez ere kalian

 serbitzen daudenak

 illiak arro jarri motzak berriz gonak

 oyen txorakeriak ez dirade onak

 oyek ikusten dizkik

 begira dagonak.

 

 Eta gaņera oyen

 jartzi sobrantiak

 dira txokantiak

 espaldetako bolsa

 kuello mudantiak

 txanbra eta abrigua gona bolnatiak

 zapata koskordunak botoi brillantiak

 buruan mantilla ta

 eskuetan guantiak

 

 Oingo neskatx gaztiak

 daude orgatistak

 gure engaņistak

 Jesusen legiaren

 kontrako artistak

 gorputzari kenduta, animari bistak

 mutillakin artuaz txokoetan listak

 oyek dira Judas'en

 errematantistak

 

 Baita itzayak ere

 duten enpliua

 esatera nua

 txiki erdia maiz ta

 amarretakua

 bazkalduta kafia, kopa ta purua

 txapela oker-oker arrua burua

 au ez da baserrirako

 gobernu modua.

 


inprimatu