inprimatu
Nere zeruko Ama Naigabetuari
Izenburua:
Nere zeruko Ama Naigabetuari
Sinadura:
Loentxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loentxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
156.zk.
Orrialdea:
1

Nere zeruko Ama Naigabetuari

 

Loentxo

 

 Goibela dago zeru guzia,

 Dar dar ikaraz lur dena

 Iltzen dagona Jainkua bear

 Edo lurrak du azkena.

 

 ***

 

 Gurutzetikan zintzillik dago

 Seme guzitan onena,

 Bere aurrean Ama Maria

 Ama denetan maitena.

 

 Ama Semetan ez dakit zeņek

 Duan oņaze geyago,

 Iltzen dago ba Semia baņo

 Amak nai luke lenago.

 

 Nolako ama alako oi da

 Berak azi dun semia,

 Ementxe daude Ama Semiak

 Ikusi zein dan obia.

 

 Poza besterik ez dezu izan

 Ama guzitan garbiņa

 Auxen da orain ordu onetan

 Sortu zaitzuan samiņa.

 

 Maite goxotan eztitutzeko

 Egin zizuten biotza:

 Udaberriko lore oyeta

 Erori zaitzu izotza.

 

 Egun sentiko izarrak ziran

 Zure musuko begiak

 Urka mendiko arakintz ortan

 Urtu zaizkitzu guziak.

 

 Baratzetako arrosak bezin

 Ezpain garbiko lorea

 Urreratuta musu zayozu

 ĄOri da zere Semia!

 

 Arantzadunak sortu giņaden:

 Arantza bia zu zea,

 Sortutzetikan arantz gabea,

 Orain arantzaz betea.

 

 Begira zazu Jesus onaren

 Kopet gaņeko sasia

 Arantz zorrotzaz josia dauka

 Ezurretaņo mamia.

 

 Emallek zian esku oyetan

 Aldenik alde iltzia,

 Biotza berriz zuganatua

 Zabalik dula atia.

 

 Sortu baņo len, sortzeko unen,

 Sortu ta gero garbiņa:

 Ez do ba zure arime ortan

 Oben kutsuren tikiņa.

 

 Garbia zera, zuria zera,

 Barrendik zuri zuna,

 Azaletikan bazaude ere

 Soņeko beltzez jantzia.

 

 Zere Semeren odol tantuaz

 Arkitzen zera bustia:

 Soņeko beltza beltza ez da a,

 Beltzez ez baņa gorria.

 

 ***

 

 Goibela dago zeru guzia

 Dar dar ikaraz lur dena,

 Iltzen dagona, Jainkua bear

 Edo lurrak du azkena.

 


inprimatu