inprimatu
Atoz gaxoa
Izenburua:
Atoz gaxoa
Sinadura:
Loentxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Loentxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
1

Atoz gaxoa

 

Loentxo

 

 Mendi mendian gizonen itzik

 Aditzen ez dan tokian

 Ardiak zeuden arkaitz artian

 Bizi beat da larrian

 Beren gañeti itzal egiñaz

 Zapelaitz beltza egaka

 Goragoxian bele gosiak

 Aragi eske "kuaka".

 Aldian berriz arkaitz zulotik

 Kink egiñaz otsua

 Ardiren bati eldu nai eta

 Jasua dula burua

 Ardi goxuak erruki ditut

 Etsat gaiztoren artian

 Gau eta egun beti onela

 Arkumiakin batian.

 Geratu zan bat alde guzitik

 Larrak loluta sasian.

 Lagun guziei laguntza eske

 Alperrik aitu ondoren

 Ilundu zaio zori txarrean

 Berak uste zan baño len.

 ¡Be...e ta be...e laguntza eske

 Ikusi arren gaxoa

 Beren burua zuten lenago

 Urrena berriz urkoa

 Aguro baño aguroago

 Mendian bera lasterka

 Al zuten guzik ekin zioten

 Zutikan edo erorka.

 Bakar bakarrik, negar da negar

 ardi galdua sasian:

 Ez da egongo asko geiago

 Etsaiak dauzka aldian.

 Esan da izan etorri ziran

 Pisti gaiztoak jatera

 Eldu zioten alde guzitik

 Gaizto guziak batera.

 ¿Zer zan geratu? Ezur garbiak

 Arri askokin nastuta

 Ille mototsak beste aldetik

 Iñostorakin bilduta.

 

 Amaika bider gure anima

 Ardi gaxoen antzera

 Joaten zaigu galduko duten

 Etsai gaiztoren artera.

 ¿Zertan zaude or larraz lotuta?

 Atoz aguro etxera

 Pisti gaiztoak datozkizu ba

 erukarria jatera.

 


inprimatu