inprimatu
Gizon haundia izan behar zun
Izenburua:
Gizon haundia izan behar zun
Sinadura:
Lizaso, Sebastian
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lizaso, Sebastian

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1108.zk.
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizon haundia izan behar zun

 

Lizaso, S.

 

 Gizon haundia izan behar zun

 zahala eta luzia,

 lan egiteko gogo gutxi ta

 bertsoa zun gutizia,

 gu bezalaxe: gure aurretik

 txapel haundia jantzia,

 haren liburutikan ni nago

 dakidana ikasia.

 

 Orain bezela Euskal Herrian

 orduan gogor bizitza,

 fueruari ta Cubako gerrai

 kantuan zitzaion mintza,

 hainbeste urte pasa ondoren

 ia berdintsu gabiltza,

 ai zer bertsoak jarriko zitun

 orain bizirik baliza.

 

 Gizon haundi ta bertsolari on

 ezin ziteken bestela,

 zirian eta adarra jotzen

 ez zuen mingain motela.

 berrogei ta hamar arte aurten

 gure tarterik joan zela,

 aurten muga ospa dezagun

 merezi duen bezela.

 

 Herririk herri ibiliko zen

 ez dakit zenbat urtian,

 aldi batean etxetik gertu

 besteetan urrutian,

 nere entzumenak izango dira

 sartu ta gero lurpian,

 historirako gizona zela

 hiltzerako bazekian.


inprimatu