inprimatu
Altxa, gizonak, zuen burua!
Izenburua:
Altxa, gizonak, zuen burua!
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Altxa, gizonak, zuen buruak

 

Aldabe, Joakin

 

 Erori ziran gure gurasok

 pekatu itxumenian,

 ta gure gero kutsutu giņan

 aietxen gaitz ber-berian.

 Danok galduta izango giņan

 betiko zoritxarrian

 izan ez balitz Norbait erruki

 maitez biotz barrunian.

 

 Gizon eitia erabaki zun

 Aita Jaungoikuen Semiak,

 ta ortarako gertatu zitun

 egoki ziran bidiak.

 Onela igaro ziran ainbeste

 eunkada luze ta urtiak.

 Mintzatu ziran Zu'gaz ainbeste

 Guraso Santu Igarliak.

 

 Isaias batek danen gaiņetik

 margotu zitun egoki

 izango ziran gertakizunak.

 Arrigarri ta pozgarri!

 Abendu Santa denbora auxe

 pekatariak baleki,

 murgil egiņ ta pasako luke

 egik oldozten goxoki.

 

 Lengo Abendua, sakon, luze bat

 dadar, oiu samiņakiņ:

 "Etorri zaite, Salbatzaillia,

 zure gizatasunakiņ.

 Etorri zaite, Bildots otxana,

 zure mantsotasunakiņ,

 gizon guztiak besarkatzera

 urratzen ez dan pakiakiņ".

 

 Kristau jatorra osua danak

 barrundik eta kanpotik,

 ez luke biar gauza dan arte

 beste gose-egarririk

 Jaun ezautu, anaiak maite,

 jarri gabe aitzakirik.

 Ez da zeruan sartzeko, noski,

 alderdi obiagorik.

 

 Atozte, beraz, gaurko kristauak,

 Abendua berritzera.

 Oraingo Abendu erdi illik dauden

 abek berriz pixtutzera.

 Ez bada lurra Argira urbilltzen...

 ta zer nolako galera!

 Prestatu zagun, nere anaiak!

 Eguerriko gertaera.

 


inprimatu