Altxa, gizonak, zuen burua!
Aldave, Joaquin
Erori ziran gure gurasok
pekatu itxumenian,
ta gure gero kutsutu giñan
aietxen gaitz ber-berian.
Danok galduta izango giñan
beliko zoritxarrian
izan ez balitz Norbait erruki
maitez biotz barrunian.
Gizon egitia erabaki zun
Aita Jaungoikuen Semiak,
ta ortarako gertatu zitun
egokik ziran bidiak.
Onela igaro ziran ainbeste
eunkada luze t'urtiak.
Mintzatu zirau Zu gaz ainbeste
Gurasu Santu Igarliak.
Isaias batek daneri gañetik
margotu zitun egoki
Izango ziran gertakizunak.
¡Arigarri te pozgarri!
Abendu Santu denbora auxe
pekatariak baleki,
murgill egiñ ta pasako luke
egik oleosten goxoki.
Lengo Abendua, sakon, luze bat
deadar t'olu samiñakiñ;
"Etorri zaite, Salbatzallia,
zure gizatasunakiñ.
Etorri zaite, Bildots otxana,
zure mantxotasunakiñ
gizon guztiak besarkatzera
urratzen ez dan pakiakiñ".
Kristau jatorra osua danak
barrundik eta kanpotik,
ez luke biar gauza dan arte
beste gose-egarririe
Jaungoikua ezautu, anaiak maite
jarri gabe aitzakirik.
Ez da zeruan sartzeko, noski,
alderdi obiagorik.
Atozte, atozte, gaurko kristabak,
Abendua berritzera.
Oraingo Abendu erdi illik dauden
abek berriz pixtutzera.
Ez bada mudua Argira urbilltzen.
¡a zer nolako galera!
Prestatu zagun, ¡o nere anaiak
Eguarriko gertaera!