Baserritarra zer dan
Lizarralde
1
Milla bederatzireun eta
oita bat garren urtia
Jesus Belen'en jako zanetik
oneraņo bitartia,
erla manduak jaten digute.
nekazarien partia
orregatikan komeni zaigu
erreparua jartzia.
2
Nekazaria tristia bajia
ezer ez badu ganbaran,
aurten larrian mantentzen gera
negu ariņa nola dan
Eleizarekin kunplitutzeko
Paskuetako bolaran
konzieniziya esamiņatu
Garisumako denboran.
3
Oraiņ ainbeste desgobierno
errentaren ganantzian
lenago ez da iņoiz ikusi
gure denbora guzian,
basarrikua ondo bizi da
ez jakiņen iritzian
zeņek eskatu ez zayo falta
balu komenientzian.
4
Gaztaņadiak igartu dira
nausiak errerita asi
Axarolaren estudioa
nolabait dute ikusi,
lenago zaia geria gendun
orain ez degu merezi,
Abana edo Buenos Aires'a
juan biarko igesi
5
Bapore Brasil pagatutzeko
dirua bear galanki
arentzat ainbat sortu ezkero
barkuan baņo obeki
ipar aizeak bultzatuko du
ez bildurrikan eduki
gaztaņa sartxo zulo dun baten
juango gera poliki.
6
Axarola zan lapur listua,
aituko zenduten sarri,
beragandikan estudiua
nolabait dute ekarri
kaballeronbat orruntz edo onuntz
iņoiz ez alzan etorri
baztar batera bera aldendu
bidian txapela jarri.
7
Martirioko sufri bearra
nekazarien bizitza,
konsideratu nai baldin balitz
ez da ezagutzen gaitza
nagusi asko alkar artuta
errenta asten dabiltza,
geuk ere zerbait jan biar eta
biziro estu gabiltza.
8
Urte tristiak arkitzen dira
nekazaria pozteko
ez aldaukagu arrazoirikan
kargu egiten asteko?
guk ez aldegu ezere biar
jateko edo jazteko?
zein Aita Santuk agindu die
orla errenta asteko?
9
Asnasa baten mendian dago
gorputzaren momentua
bear duenak aditu beza
jartzera nuan puntua;
eleziuan agindutzeko
bai aldute talentua?
zein uasabak artuko luke
nere animen kontuba?
10
Bengantza asko egiten dira
indarraren anparuan
orgullosuen ezer lekurik
ez da arkitzen zeruan,
aundi gztiai zertan arrotu
Epulon baten moduan
gizon umillak argipidea
bear luteke munduan.
11
Batzuek besoz nekatu gabe
buruz jarraitu lanari,
orretarako komenentzirik
ezin ipiņi denari,
kontribuzioak galantak ere
badatozkigu ugari,
ekipajiak preziatuta
saldu deiztegun berari.
12
Pagatu ezin baldin badegu
errekargua prestatu
biltzen dutena kupira gabe
kasinuetan gastatu;
mikeletiak bialdu eta
etxiak errekistatu;
juandan urteko azio ori
ez zaigu asko, gustatu.
13
Andre gaxuak balore gutxi.
nola duten-gorputzian
aldemenere alde egin biar
atian presentatzian,
atrebentzia arpegian da
errespetua atzian
galderatxo bat egingo nion
gertatu banitz etxian.
14
Laurak baņo len neketan asi
jan orduak aldanian
amasei ordu eta geiago
udeako egunian,
amar pezeta tokatzen zaizkigu
zorizi orduko lanian,
sobratzen dana jauntxo oyentzat
urtiaren azkenian.
15
Gorrotogarri kruela dago
jauntxo oyen jeniyua,
teatruetan berak jostatzen,
gurertzat martiriua;
gaizki egiņa damu badute
badu erremediua,
ia zer moduz pagatzen duten
estraordinariua.
16
Baserritarrak maite bagendu
arrazoiaren argia,
jauntxo oyeri sarri leioke
tokatzen zaien neurria,
gu alkartzerik ez dutela nai
zerbait nago igarria,
belarra jaten jarri baņo len
billa dezagun ogia.