inprimatu
Oin-oiala
Izenburua:
Oin-oiala
Sinadura:
Lizarraga, Maria Jesus (Iturrixar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lizarraga, Maria Jesus

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
137-138

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Oin-oiala

 

Iturrixar

 

 Nere etorburua

 ardiaren larrua.

 Abere apal onek

 eman oi bai zuan

 bere ille ederra

 Urte'ren barrean.

 

 Etorri zan gizona

 Guraize batekin;

 ebaki ninduen ta

 eraman berakin.

 

 Tramankulu batean

 sartu nai ninduen...

 Zalaparta aietan

 ikaraz nenguen.

 

 Nere jabearen

 arlo apaltxoa

 ta txorien abesti

 xamur ta goxoa

 izan ziran araiño

 nere erestaldi:

 ordurarte burrunbak

 ez nituen adi.

 

 Zorro baten barruan,

 oso baztertuta,

 utzi ninduten antxe

 beldurrak artuta.

 

 Ogetalau ordu

 lur bazterrean

 -nork daki zertarako!-

 nion negarrean.

 

 Gaua onela igaro

 ta urrengo egunean

 artu ta uretara

 bota nindunean...

 "Emen dek azkena",

 nik esan nuan;

 baiña... bai zera!

 Nengoala ia itoan

 atera ta zelaira

 eraman ninduan.

 Uraxe bai poza

 neukana barruan!

 

 Aize ta eguzkia

 ni maiteaz ziran...

 Nere larri amaia

 orra nun eldu zan.

 Baiña... ez, jauna, ez.

 Ez dira bukatu

 nere ezbearrak;

 oraindik neregan

 dauka lana arrak.

 

 Sartu naute berriro

 tresna baten barruan,

 antxe, tira ta bira

 ia-ia ituan.

 

 Margozko uraz orain

 ito nai naute:

 gizonok burubide

 onik ez daukate.

 

 Len zuriz nintzana

 naiz orain orlegiz,

 ez deiola burutu

 aldatzerik berriz.

 

 Ez detanez beiñere

 izan politikarik,

 ez nuan ba bear

 margoz aldatzerik.

 Gaitzerdi berriro ere

 zelaira bai noa,

 legortu deien arin

 oraingo margoa.

 

 Eguzkiaren argiz

 ikus nintzanean,

 nerekikoz begira

 margo dotorean,

 arrotu nintzan oso

 ta nion nere artean:

 "Ez neukan tankera au

 ardi bizkarrean;

 ikusko ba'nindute

 ardien jabeak,

 espa piztu leioke

 nere dotoreak".

 

 Orra oldozpen ontan

 nengoala pozez,

 beste tramankuluan

 sartu naute artez.

 Etzegon urik emen,

 ez ito larririk,

 baiña okerrago zan

 iltzea josirik.

 

 Onela narabilte

 eten gabe zirt-zart,

 igika gora-beera

 arin jostorratz bat.

 Orain da amaia

 nere biziarena,

 onenbeste zaztadaz

 galdu det almena.

 

 Jostea naiko ezta,

 artu du artazia.

 Nerekikoz diot:

 «Galdu det bizia».

 

 Ebaki ta ebaki

 dana berdindu arte,

 motx-motx egin eta

 guzia utzi naute.

 

 Orain arkitzen naiz

 zirrian josia

 eta margo politez

 jantzita guzia.

 

 Arrotu naiz berriro;

 apain-apaiña nago,

 oso lagun ta txukua,

 igaroak igaro.

 Begirakada danak

 neretzat dira orain:

 egi-egiz nagola

 dotore ta apain.

 Arro baiño arroago

 naiz orain txintxilik,

 saloki eder baten

 guztiz agerturik.

 Danak begiratzeko

 naiz bada egiña:

 agurka lez aurrean

 daukat erregiña.

 

 Arro ametsetatik

 oin-azpin esnatuz,

 aretoko lurrean

 nabilte zapalduz.

 Noizik-bein datorkit

 neska asarratua,

 makil batez jorratuz

 uztera ebaindua.

 

 Nai aiña zapaldu ta

 jorra nautenean,

 zarra nagola eta

 sar gela illunean.

 Ainbeste sits dauzkat

 nere bizkarrean,

 nork baiño nork geiago

 zulatu ta jan naiean.

 

 Orain bai nere bizia

 dagola amaiean,

 obekigo nengoan bai

 ardiaren soñean.

 Arrokeriz aundituz

 igotzen geranean,

 maiz gerta oi zaigu

 arkitzea utsunean.

 


inprimatu