Karmel'go amari
Iturrixar
Karmel'go Ama,
maite gozoa,
Zugan daukat nik
uste osoa.
Lagun bekit
zure besoa;
ar nazazu,
Ama goikoa!
Erbeste onetan
negar malkotan,
Zuri deiezka
nago sarritan.
Ia amets dagit
naukazula magalean,
atsegin gozo artean,
zorionez bete beterik
Ta ez dakit
nola Zuri eman
naiko eskerrik.
AMA!!
maite zaitut nik.
|