inprimatu
Betaurrekoak
Izenburua:
Betaurrekoak
Sinadura:
Lizarraga, Maria Jesus (Iturrixar)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lizarraga, Maria Jesus

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Betaurrekoak

 

Iturrizar

 

 Zer gauz ederrak

 dagizuzan Zuk,

 zeruko Aita!

 Emen naukazu

 gela barrenian

 poliki jarrita:

 nagon tokian

 dana begira.

 Baina, zer dasat?

 Begiak ez dira

 dana biltzeko aiņa.

 Ez dira, ez; baiņa

 guztia nai leukee

 beroietatik sartu

 gogo barruan,

 ez azteko moduan.

 Ta alantxe nagonean,

 an uri barruan,

 emengo pake

 gozo-gozuan,

 gogoratuta

 txorakerieri

 musin nagieke.

 Alde!

 

 ***

 

 Askok darabilzkite

 edergarri betaurrekoak:

 nortasunik gabekoak

 dirala esan liteke.

 Traste oiek jantzi leizke

 izan gabe bearrekoak?

 

 Berak gabe jun ba'nendi

 txairo kale zear...

 Ez nituzke bear,

 ikusteko ez ba'lirake.

 

 Nortasuna ematen dute

 -esan zidan gazte batek-;

 baiņa entzun zuan arek:

 "Nortasun billa zabiltz

 betaurrekoetan?

 Ez dezu askorik noski

 izakeraetan".

 


inprimatu