Zorionekoak errukitsuak
Litargi
Ni naiz Artzai on
Jesusek zion
Ardiak galtze oñaz zegion,
Gazteiz'ko Bere jarraitzallea
Ardien galmena ikertzera
Errenterira
Ujoldearen samintokira
Lagun bearrez
Semeak bai geunden deadarrez
Azaldu ziñan alaitu nayez.
Gotzai maitea
Gure errira
¿Zerk ekar zaitu ikertutzera?
¡Samintasunak! biotz biotzan
Ardien galeraz sortu baitzan
Otzak ikaraz
Ama seme asko dardaraz
Baita goseak
Joaz errukiaren ateak
Poztu gaitu Zuk entzuteak.
Entzun diguzu
Aita onak lez
Semeak ez ikus nai negarrez
Eta irikirik zure kutxa
Txindi pilla biali onuntza
Osatutzeko
Berrogei ta amar anei laurleko
¡Agur! biotzez
Jarraitzalleak agertu bitez
Ibilli ez gaitezen beti negarrez
Esatea bat
Ematea bi
Jainkoa izan bedi erruki
Ito diranaz otoi beroak
Zeruratu ditzan Jaungoikoak
Beti betiko
Andikan guri lagundutzeko
Otoi bai arren
Gogo gogotik egiñaz emen
Jaunaz zeruan batu gaitezen.