inprimatu
Xenpelar bertsolaria
Izenburua:
Xenpelar bertsolaria
Sinadura:
Litargi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Litargi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
355.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xenpelar bertsolaria

 

Litargi

 

 Xenpelar bertsolaria

 gizon leial da argia

 kristau zintzo ta garaia;

 adimenez jarria,

 bertso eratzen iaioa

 Errenderian jaioa.

 

 Erri onetan jaioa,

 Oiartzun'en bataioa,

 laister bertso saioa.

 Irintzi eta oioa

 Irintzi eta oioa

 egin zuen alegiņa,

 berezkoa zuen griņa.

 

 Aurten oroimengarria

 orman daukate jarria

 apainduaz arria,

 Bere izen argia

 etxe hizitutakoan,

 euki dezagun gogoan.

 

 Idatzia dago orman

 Xenpelar bertsolari zan,

 oberik ezin izan.

 Karrika-enparantzan

 alaitasuna jartzeko,

 gaur erria ordaintzeko.

 

 Jakinduri, adimena,

 argia eta zuzena

 Jainko berak emana.

 Gogoz egiņik, lana

 siatu zan goratutzen,

 Utzi jabea aintzatzen.

 

 Paperez epaia

 idazten egiņik saia

 jarriaz arrazoia.

 Azkeneko garaia

 Etzala txatxetakoa,

 jolasez aztutzekoa.

 

 Bertso berriak botatzen

 etzun iņork azpiratzen

 baita paperean jartzen.

 Gure Jauna goratzen

 Santu bizitzaz batera,

 oberik ezin atera.

 

 Etorkizuna ikusi

 bertsoekin adierazi

 alkar maitatzen asi.

 Nairikan zuzen bizi

 pakea zuen eskatzen,

 iņor galdu ez gindezen.

 

 Euskalerria goratzen

 beartsuekin saiatzen

 iņork etzuen austen.

 Zintzo. bikain, botatzen

 nun zan beste bat obea?

 bera zan jaun da jabea.

 

 Iparagirre abilla

 omen zebillela billa

 etzeguela illa.

 Onuntz ager dedilla

 laister zion gaztigatu,

 bertsotan nai bazun neurtu.

 

 Betroi eta txerriari

 gizon-emakumeari

 bertso berriak larri.

 Alaitasuna sarri

 askori zanean abesten.

 

 Biltzeko alkarrengana

 anaiak anaiengana

 zala gauza zuzena.

 Maitatzea onena

 lenbizi Jaungoiko jauna,

 Euskalerria urrena.

 


inprimatu