inprimatu
Belguntzaren oroigarri
Izenburua:
Belguntzaren oroigarri
Sinadura:
Litargi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Litargi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
4-5

Belguntzaren oroigarri

 

Litargi

 

 Asta Jaun Goikoaren

 Seme Jesus'ekin

 eta Goteunaren

 laguntasunakin

 Belguntza izan degu

 aurten Errenderi'n

 Zufiri jaunak gogoz

 euskeraz du egin

 Zeruratu gaitezen

 egiñaz alegin.

 

 Aita Zufiria'ren

 erakutsaldiyak

 izango dira emen

 goguangarriyak

 goiz ta airatsaldean

 zitun itzaldiyak

 ager dizkigu garbi

 sinismen egiyak

 argituaz itxurik

 zeudenen begiyak.

 

 Sinai'ko mendiyan

 goiko gure Jaunak

 amar agindu ziran

 Moises'i emanak

 iru Jauna gurtzera

 beartzen dutenak

 zazpi lagun urkoan

 aide dauzkagunak

 zuzen ibili gaiten

 zentzuna degunak.

 

 Jabe bakarra degu

 goiko gure Jauna

 zeruba eta lurrak

 egin zituana

 "Bera" agurtutzea

 lenen bear dana

 baño beste aldera

 okertzen gizona

 oroitu ba aurrerantz

 Jaun orren esana.

 

 Esaten zigun arren

 sinismena agertu

 Jaungoikorikan iñoiz

 ez egin ukatu

 nun nai gizon bezela

 beer dala agertu

 Bere alde asteko

 jarririkan gertu

 nai badegu San Pedro'n

 atetikan sartu.

 

 Biraurik iñolatan

 ez bota Jaunari

 arren da arren zigun

 eskatu danari

 kalte gogorra orrekin

 gure goguari

 txerrenak baturikan

 lokatzan igari

 ipurdin muñ egiñaz

 diabru beltzari.

 

 Gurasoari digu

 garbi adierazi

 beiratzeko semeak

 nola diran bizi

 sinismena sendotu

 bearra lenbizi

 birau zakarrikan ez

 dezaten ikasi

 Luzifer jarririkan

 buru ta nagusi.

 

 Gaurko egun onetan

 zenbat dira azaltzen

 Satanas'ek diyela

 mingaña dantzatzen

 inpernu leizeko

 izkuntzaz mintzatzen

 oitura likitx ori

 ari da zabaltzen

 orla etsayan mende

 diradela jartzen.

 

 Lidunkeriya berriz

 gaurko egunetan

 sarturikan daukagu

 goztion kaltetan

 arrokeriya jabe

 dago biotzetan

 jantzian nabarmenak

 erdoya itzetan

 era orretan ezin

 sartu zeruetan.

 

 Ikusirik Jesus'ek

 gure aultasuna

 bazekiyen askotan

 salduko genduna

 jarri zuben aitortza

 sendatzen dubena

 bear dan eraz ongi

 egin bear dana

 bestela zeruratzen

 lzango da lana.

 

 Aitortzeko lenbizi

 bear da aztertu

 eta txiki ustean

 bat ere ez baztertu

 guzti guztiagatik

 damu on bat artu

 geyo ez egiteko

 gogua sendotu

 gero lasaitutzeko

 guztiyak aitortu.

 

 Irudimenarekin

 Luzbel'ek du saltzen

 pekatu egin arte

 txiki du azaltzen

 laster itxusiturik

 kezka digu jartzen

 gero aundi azalduz

 lotsetan du jartzen

 aitortzeko iñora

 juan ez gaitezen.

 

 Otoi arrenein digu

 guzik aitortzeko

 bate kezkarik gabe

 pozez bizitzeko

 lotsaturik utzitzen

 badegu geroko

 gure buru guztiya

 degula nastuko

 betiko gaiztokira

 txirrist amiltzeko.

 

 Azken juiziyuan

 orok Epaitzera

 Josefat'ko zelayan

 an bilduko gera

 Jesus etorriko da

 guztion aurrera

 nai bada egitea

 pozezko arrera

 orain degu garaya

 kontuak atera.

 

 Pekatuba egiten

 degun bakoitzean

 guk ere saltzen degu

 Judas'en antzean

 Etsayak sarturikan

 gure biotzean

 Aingeru zaitzallea

 uzten du atzean

 aurera ez egiten

 sayatu gaitean.

 

 Agur apaiz jaun gazte

 izlari azkarra

 askok entzun du zure

 oyu deadarra

 bazan gure artean

 zerbaiten bearra

 aitorturik kentzeko

 barrengo kearra

 artu bada biotzez

 dizudan agurra.

 


inprimatu