inprimatu
Agertzen asi da negua
Izenburua:
Agertzen asi da negua
Sinadura:
Aldabe, Joakin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aldabe, Joakin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agertzen asi da negua

 

Aldabe, Joakin

 

 Negua bertan degu.

 Laxter goitan elurra.

 Biar goizko zuria

 Mendi Beltzen gaillurra.

 Ekar zagun menditik

 aritz ta ametz elurra.

 Sukalde epel-epelen

 etziok otz bildurra.

 

 Lotan gelditzen dira

 zelai, baso, soruak;

 eriotz logalez illik

 ta danak zarpillduak.

 Dar-dar eragiten du

 trumoiaren erruak.

 Etxe alden bai dirala

 egon ordu goxuak.

 

 Ke beltza ateratzen da

 tximinitikan gora.

 Su-gar bizitan dago

 gaztaņ zugaitz enborra.

 Etxe ortan etziok

 eltze gai uts legorra.

 Kanpon asi da erortzen

 elur zuri pikorra.

 

 Sagardu ona aukeran,

 Ta ez pitar mingarra.

 Txerria ill berria,

 lukainka ta txixtorra.

 Or kanpon berriz otza;

 emen epel ta idorra.

 Jantzi dute bazterrak

 zuri-ruria atorra.

 

 Uda azkena danian

 mintzatzen da euria.

 Ubeldi izugarriak

 gaiņeztu du zubia

 sartuz ezurretaņo

 bildurra ta larria.

 Lur aldetan Azaruan

 ereingo da garia.

 

 Egiņ dezala kanpon

 nai digun egualdia.

 Lan egiņ dun etxian

 badago ugari ogia,

 sagar umo, gaztaiņa,

 nai aiņa esne ta eztia.

 ta illuntzen dunerako

 geure argizagia.


inprimatu