inprimatu
Espos - esposer
Izenburua:
Espos - esposer
Sinadura:
Ligueix, Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ligueix, Louis

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
46
Alea:
1749?.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Espos-Esposer

 

Louis Liguex.

 

 I

 

 Oihan beltzian zounen eijer den osto berdia elkhitzen!

 Han entzun dutut egun goizian tchoriak khantuz erraiten

 Bi bihotz gazte amodiouak egun dutiala juntatzen.

 Boztariotan sarthu niz eta hasten ni ere khantatzen.

 

 II

 

 Espos esposer ororen phartez ouhoure eta goraintzi!

 Egun duzien amodioua bizi zideno ez utzi.

 Nahigabiak algar egariz plazerak ez berantetsi:

 Urousitate ederrenian nahi dugu zitien bizi.

 

 III

 

 EsPos jaunari elhe bat bera, burian dezan eduki:

 Laguntto horri  amodiouaz bethi bihotza eraiki;

 Zaharragouak errespetatuz haien abiser jarraiki,

 Familiako bakhe houn baten gozatzeko algarreki.

 

 IV

 

 Esposa gazte baten erhian zounen argi erhaztuna!

 Harek beitio mithil gaztier: " Etzitaiela ingana;

 "Senhar houn baten edireiteko egun ukhen dut fortuna:"

 "Horri eman dut bihotza oso bai eta gaztetarzuna!"

 

 V

 

 Tchori eijerrak egiten dizu elhorritzian habia,

 Espos esposek gazte laguner eman die etsemplia.

 Berantu gabe menajiari oro ditian abia,

 Baratzen denak uduri beitu lanthare uzta gabia.

 

 VI

 

 Adio zier, espos esposak, uzten zutiet bakhian.

 Zeluko jaunak lagunt zitzela hartu duzian bidian.

 Igarailiak ikhous zitzala, ourthe zounbaiten burian

 Amatto haour bat altzouan eta aita laouekin lanian!

 

 


inprimatu