inprimatu
Bedatsian eijer da oianian bagua
Izenburua:
Bedatsian eijer da oianian bagua
Sinadura:
Ligueix, Louis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ligueix, Louis

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1194.zk.
Orrialdea:
7

Bedatsian eijer da oianian bagua

 

Ligueix, Louis

 

 1

 

 Bedatsian eijer da oianian bagua,

 Ekiari hedatzen lehen bedats-ostua,

 Arteka ezagün da kukiaren mintzua,

 Hegats-egitik kortekan, dago etxe-urzoa,

 Ororek altxatürik, bihotzeko gozoa,

 Ezteliarrer agur baten, erraitera banoa.

 

 2

 

 Espus espusa maite, eta maitagarriak,

 Oro zirentzat dira egünko uhuriak,

 Santagrazi aldean, zindelarik bi-biak,

 Amoriua artekari, jakiletzat txoriak,

 Ez ützi ahaztera, ordin hartu xediak,

 Baitezpadakuak dira, bihotzen kuntratiak.

 

 3

 

 Espus jauna, ez zaizü estranje ene botza,

 Bostetan entzün düzü, izateko arrotza,

 Amodios kantian, jarri zaizün arrosa,

 Beti kuraja ezazü, mundin ez dadin lotsa,

 Penetan ele eztiz, libra zozü bihotza,

 Hala nula hurtzen beitü, goiz-ekiak izotza.

 

 4

 

 Elürra bezain xuri, espusa baten bela,

 Espusa eijeretan, heben dügü modela,

 Itxtura bezain ejer, izan dadin gibela,

 Egizü espusa bat, zühür eta fidela,

 Badakizü senarra, koblakari bat dela

 Ez sobera partida egin, ustez obe zirela.

 

 5

 

 Orai biak hersiki, juntatürik algarri,

 Konfiantxaz so-egin zazie geroari,

 Oren beltzetan ohart, lürra dela sorgarri,

 Amodias da aisenik, bihurtzen penari,

 Uhurez bizitzeko, fida zite lürrari

 Hala nula fidatzen den, marinela urari.

 

 6

 

 Badüt aski erranik, oral nahi niz jarri

 Parkamentü galtatüz, ene hitzen ordari,

 Ez haatik erran gabe, gure espus jaunari

 Gure adixkidantzaren, finkatzeko lokarri.

 Zien bostgerren haurra, nahi nüke egari

 Arte huntan deiziela Jinkuak esagarri.


inprimatu