inprimatu
Asterik aste bertsotan
Izenburua:
Asterik aste bertsotan
Sinadura:
Lierni
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Lierni

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
728.zk.
Orrialdea:
1

Asterik aste bertsotan

 

Lierni

 

 Txomin Olano

 

 Bretxa'ko inguruan,

 goiz arratsaldean,

 eltze, zartai ta beste

 katxarro tartean,

 an arkituko dezu

 joan nai dezunean

 gure Txomin Olano

 musika lanean.

 

 Bapoa da mutilla

 sendo ta bikaņa.

 Ez du berriketako

 ibiltzen mingaņa

 Auzoko ume danak

 izutzeko aņa

 luzetan dauka bere

 sudurra alajaņa!

 

 Onetxek bai duela

 ederra tronpeta!

 Gazta antzeko burua,

 zabala kopeta.

 Ille zuri oiekin

 badu naiko treta

 mutil zarra bai dago

 oraindikan eta.

 

 Besteren ezkontzetan

 joko du soņua

 baņan berean ez da

 iņor jotzekua.

 Zenbatek onezkero

 bota dio amua

 baņan arrai au ez da

 errez eltzekua.

 

 Radio'n ta Abesbatza'n

 eta nai ezkero

 Gaztedi'n, Eusko Etxea'n

 ariko da bero.

 Danak jo bear gaitu

 berak egunero...

 Arranetan, guk bera

 joko degu gero!

 

 Berai omen-aldi bat

 dira egiteko,

 irabazia dula

 det nere usteko.

 Pesta bat emango det

 bera saritzeko

 ta pianorik egundo

 ez neri jotzeko.

 


inprimatu