inprimatu
Asterik aste bertsotan
Izenburua:
Asterik aste bertsotan
Sinadura:
Lierni
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Lierni

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
727.zk.
Orrialdea:
2

Asterik aste bertsotan

 

Lierni

 

 Qué dice...?

 

 Donostia'ko Udaletxean

 lengoko egun batean

 ikusi nitun ari zirala

 izketan, gogo betean

 lau baserritar euskel jatorrak,

 Ostolaza aien artean

 ari zitzaion Quintiliano'ri

 bestienak entzutean

 euskeratikan erdel biurtzen

 interpretien antzean.

 

 Baserritarrak zion

 amorruz beterik:

 —Gure auzo guzia

 dago bildurturik

 ugaldea berriro

 degula ikusirik.

 Egin ba obra, oiek

 al dan azkarranik.

 

 Quintiliano Perez'ek:

 —¿Qué dice el casero?

 Ostolaza'k erderaz

 esan dio gero.

 Ta alaxen ari bear

 emen egunero

 errikoen izkuntza

 ez jakin ezkero.

 

 Perez asko ditugu

 errian agintzen,

 gure izkuntza entzunda

 "Qué dice...?" galdetzen.

 "Qué dice ...?" galde baño

 ez alzaizu iruitzen

 obego lutekela

 saiatu ikasten.

 

 Urrezko arobia?

 

 Urnieta'ko erria

 daukagu nastuta;

 dirua barra-barra

 dabil askatuta.

 Urrezko arrobi bat

 dute arkitu ta

 laxter ango jendeak

 dira aberastuta.

 

 Nundikan ote dator

 diru ori? Nundik?

 Ajola gutxi dio

 gauza orrengatik.

 Secretaioak daki

 sortutzen nun-naitik...

 Ez ote ditu jarri

 bere patrikatik?

 


inprimatu