inprimatu
Asterik aste bertsotan
Izenburua:
Asterik aste bertsotan
Sinadura:
Lierni
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Lierni

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
726.zk.
Orrialdea:
1

Asterik aste bertsotan

 

Lierni

 

 "Festarik bear ba'da

 bego Donosti'ra...

 ... ... ... ... ... ... ..."

 Ango semeak beti

 kaxkariñak dira

 ta aurten iñauteritan

 zuten ikusmira,

 aldatu ote ziran

 Aprika'n erdira.

 

 Ango janzki narraxak...!

 ura jende pilla...!

 Zein ibiltzen ote da

 orlakoren billa?

 Nazkatu nai duena

 ara joan dedilla

 itxusiz ta zikiñez

 ba-ziraden milla.

 

 Euskaldun asterako

 ez dago dirurik,

 gure errian orrek

 ez bai du itxurik.

 Moro ta indioak

 Emen azaldurik,

 donostiarrak daude

 pozez zoraturik.

 

 Emen agintariak

 dirala medio

 galtzen ari zaizkigu

 adaika usario.

 Berri narratxak datoz

 gero ta ugario.

 Ai, ikusi ba-gendun

 Zubiri indio...!!!

 

 Bostekua, Montzon...!

 

 Montzon adiskidea

 ezkontzera dua.

 Ixixilik ba-zeukan

 begiz jotakua.

 Gugana ongi etorri,

 zorionekua!

 Kopradian sartzean,

 tori bostekua!

 

 Baratz loretsutako

 lili utsaitsuna

 beretzako Montzon'ek

 aukeratu duna.

 Ongi zaitu lorea...

 Eztizko laguna

 izan dezazun beti

 Ganuza kutuna.

 


inprimatu