inprimatu
Asterik aste bertsotan
Izenburua:
Asterik aste bertsotan
Sinadura:
Lierni
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Lierni

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
1

Asterik aste bertsotan

 

Lierni

 

 Zuk asteoro letzen ba'zendun

 nere bertsoen atala

 kezkaturikan egongo ziņan

 ikusirik palta zala.

 Esango dizut berealaxen

 nik kulparik ez detala,

 beste bertsuan ikusi zazu

 zergatik gerta dan ala.

 

 Bertsolarien eguna zan da

 an nitzan pozik agertu,

 danen artean fin jarri eta

 bertso botatzeko gertu;

 nere aldia eldu zanean

 arkitu nitzan ain estu

 nun geroztikan gaur arteraņo

 gelditu naizen ni mutu.

 

 Ni bertsolari txarra naizela

 igarri nun alegia;

 baņa bertsotan, naiz txarrak izan

 esaten ba'det egia,

 jauntxokeriak astindu eta

 zapalduz gaiztakeria,

 onekin ondo goralduko det

 maite detan Aberria.

 

 Au sinistuta emen nator ba

 txarrak zigortuz ederki,

 oraingo onetan ba-dirudit nik

 gutxienez bateterdi.

 Arropuztuta jarria nago

 amaikatxo bat bider ni;

 agindu, jaunak: orretarako

 emen dezute LIERNI.

 


inprimatu