inprimatu
Asterik aste bertsotan
Izenburua:
Asterik aste bertsotan
Sinadura:
Lierni
Urkizaren iruzkina:
1
Egilea(k):
Lierni

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
718.zk.
Orrialdea:
1

Asterik aste bertsotan

 

Lierni

 

 Bertsolariak laxter

 

 Bertsolarien eguna 1axter

 jaitu bearrean gera

 ta bertsozale izanikan zu

 orrekin poztuko zera.

 Agertu zaitez egun orretan

 Pozpolin etxe aldera

 gure izkuntza goituko degu

 lengo zarraren antzera.

 Bide ortatik indartuko da

 benetan gure euskera.

 

 Eroak beti ero

 

 Azpeitiako anai maiteak:

 Ara asitako urtean

 Castillo txorok zer astakerik

 bota ditun batzarrean.

 Ez jaramonik egin iņundik.

 Eroak ero-etxean

 bear lirazke; baņan alare

 utzi zaiogun pakean.

 Naiko zigorra ba-du eroak

 bere bizkarren gaņean!

 

 Pelota nun...?

 

 Asteroko onen orri batean

 laukotan zatiturikan

 agertzen dira pelota lekun

 lau gizon jokaturikan

 Pelota non dan asmatutzea

 bezelako lan zallikan!

 Buru austetan egonik nago

 oraintxen eroturikan,

 eskubian dan pelotariak

 ez ote daukan patrikan.

 

 Abertzalerik bai ote?

 

 Igasitako aste onetan

 kanpoan afaldua naiz;

 baņan ez uste neree egitetan

 au sartzen detalarik maiz.

 Gil Robles zegon emengo lagun

 batzuetan izketa alaiz,

 erdeeraz danak zioten gogor,

 gu sartu giņaden garaiz,

 abertzaleak illak zirala

 beren indar ta beren naiz.

 

 Beti bezela euskeraz gendun

 egiten gure jarduna

 ta Gil Robles'ek galdetu zioten

 zertzan guk gebilkiguna.

 Erriko izkera zala zioten

 euskoen ele kutuna

 eta orduan mindurik ona

 Gil Robles'en erantzuna:

 —Izkera duan erriak beti

 du abertzaletasuna.

 


inprimatu