inprimatu
Motiborikan asko badaukat
Izenburua:
Motiborikan asko badaukat
Sinadura:
Leunda, Manuel Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Leunda, Manuel Antonio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
890.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Motiborikan asko badaukat

 

Leunda, Manuel Antonio

 

 Motiborikan asko badaukat

 bertso berriyak jartzeko,

 mundu onetan neregatikan

 ez dira asko gordeko;

 kulpa dubena ager dedilla

 bere denbora guztiko,

 merezi diran gauzak esanda

 oriek ditut utziko (1).

 

 Animali bat ostu dirate

 orain etxetik katua,

 orregatikan arkitutzen naiz

 pena aundi bat artua;

 siņale onak emango ditut

 egon ez dedin aztua,

 eraman diten adiskidia

 dagoala aberastua.

 

 Katu gaixua maitia nuen,

 ederrez pare gabia,

 falta etxian sentitzen degu,

 orra bakoitzak beria;

 jateko etzan eskusarikan

 izanagatik emia,

 usteko zuten egongo zala

 angulak baņo obia (2).

 

 Katu gaixua garbitu dute

 or tabernaren batian,

 pikaroren bat allegatu da

 sobre neretzat kaltian;

 sagu guztyak igarri dute

 ez dagoala etxian,

 barkaziyorik ez dauka iņork

 ordaņa eman artian (3).

 

 Galderarikan ez dute egin

 ote dagoan saltzeko,

 borondaterik ez dute oiek

 ordaņa entregatzeko;

 kozineruak parezka tiran

 ederki maniatzeko,

 barau-egunik ez dute izan

 nere katua jateko.

 

 Katu gaixua gizena neukan

 esnia ondo emanik,

 mundu ontako arratoiakin

 geiago ez dezu lanik;

 ni besterikan ez du izango

 pena artutzen diyonik,

 esperantzarik ez daukat orain

 berriz etorriko danik.

 

 Burua eta ankak zeuzkaten

 kaņu-zuluan gordeta,

 billatutzia egokitu naiz

 usaira akordatuta;

 planta ederra zeukan gaixuak

 mami guztyak kenduta,

 negarrak ere erteten ziran

 larrua ezagututa.

 

 Katu gaixua txuriya nuen

 eta bigote gorriyak,

 belarri motxak zituen baņa

 begiyak oso larriak;

 jan dutelako etxian dauzkat

 oso galera aundiyak.

 

 Kalte aundiyak nola dituten

 adieraztera nua,

 arratoiantzat ez det geiegi

 ganbaran detan granua;

 sukaldetikan sentitu eta

 koleratuta banua,

 elbarririkan ez da barrunda,

 guztiya dabil sanua.

 

 Karreran daude egun guztiyan

 gordeta egur tartian,

 zazpiretako asitzen dira

 binaka eskaratzian;

 arratoiakin korridak daude

 orain Leunda'ren etxian,

 burruntziyakin preparatzen naiz

 graneruako atian

 

 Premiyarikan ez baldin bada

 zertarako esan gezurra?

 Bizi zanian ark egunero

 garbitzen zuen muturra;

 baita aguro txikitu ere

 arratoiaren zintzurra;

 arrimatzeko bildurrak zeuden

 ura zeguan puntura.

 

 Falta dedala akordatzen naiz,

 ordaņa ez da agiri,

 sentimentuak ertetzen diyo

 biyotzetikan Leunda'ri;

 tamaņa ortan eltzen diyonak

 katu zarraren zaņari,

 gusto obia artuko diyo

 ollasko-pare onari.

 

 Pikaro oiek txasko ederra

 entero egin dirate,

 erneatutzen ez dit baņan (sic)

 ixilik egon litezke;

 jakiten badet emango diyot

 tokatzen danari parte,

 orrelakuak bildurtutzia

 pizka bat merezi dute.

 

 Gusto duenak aditu beza (4)

 bertsuen errematia,

 gizonarentzat onra txarra da

 besteren gauza ostia;

 baldin geiegi esaten badet

 jango dirate bestia,

 Leunda'k entero desiratzen du

 zein diran agertutzia.

 

 


inprimatu