inprimatu
Billafranka'ko festak
Izenburua:
Billafranka'ko festak
Sinadura:
Lete, Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Paskual

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
66.zk.
Orrialdea:
1

Billafranka'ko festak

 

Paskual Lete

 

 Billafrankak beti du fama ona,

 erri txit alai eta politarena,

 festatan berriz, da ikuzgarriena,

 bere itzalik gabeko gozamena.

 

 Len daudenaz gañera, erbeztekoak,

 asko datozte, alaitasunaz guztatuak,

 tristura aztutzera, iñor bada beartua,

 datorrela fedez, eta, izango da postua.

 

 Birjiña garbien ama onrragariena,

 da gure zeruko giari Santa Ana,

 zure birtuteak goratuaz Andra ona,

 billatzen degu bai, atzegintasuna.

 

 Bertako eleiz guraso bikañak

 egiten dituzte otoitz apañak,

 eta, erregiña bezela, kaletan Ana ibilliaz,

 gure biotza, pistutzen dute su bixiaz.

 

 Txistulari, musika, eta istillu biziak,

 dira neurri garbikoak guztiak,

 dalako gazteri prestua ikusia,

 okerretik ibiltzen dala, gauza itxusia.

 

 Egunaz, musika eta kantu jatorrak

 badituzte bere maisu bizkorrak,

 gauaz berriz, falta ez dira beñere,

 dantzan, artzen dituztenak baño ederrak ere.

 

 Su somatuak txinpart politarekin,

 egiten dute bat, dibujo ederrarekin,

 eta, jostatze eder ikusgarri orretan,

 pozten dira, txiki larriak, lau baztarretan.

 

 Santa Ana, Jesus'en amandre doatzua,

 ez da gelditzen gau jostatzetan aztua,

 bada, bere imajiña suas inguratua

 agertzen da, izateko gero, oso txalotua.

 

 Gauaz, eta egunaz, alaitasuna,

 da, Billafranka guziko ontasuna,

 eskiñirik orretako grazi eta osasuna,

 ¿nork utziko du emengo zoriontasuna?

 

 Jaunak, oyek bai dirala festak,

 kentzeko tristurarekin batera kezkak,

 orrela joslatu bear mutill eta neskak,

 bañan; ¡zer pena bukatzen diranen festak!

 


inprimatu