inprimatu
San Tomas Lizeoko zakurrari
Izenburua:
San Tomas Lizeoko zakurrari
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
533.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


San Tomas Lizeoko zakurrari

 

Ibai-Ertz

 

 -1-

 

 Zakur leial, jator bat

 atean zaindari

 atean zaindari,

 jarria daukazute

 gaizton salatari.

 Zakur orrek ba-dauka

 eskola ugari

 sekula zaunkarik ez

 geiago danari...

 Ez al-da au egia

 andereño Mari?

 

 -2-

 

 Oraindik gaztea da,

 sei bat illabete

 sei bat illabete,

 baiñan begiz argia

 ta belarriz tente.

 Jende ez ezagunei

 golpez eman frente,

 Lizeon era ortan

 edukatu dute...

 Bere «profesorea»

 du etxe-zai Lete.

 

 -3-

 

 Salatzen astian, rau!,

 aurretikan alde

 aurretikan alde,

 bestela ozka gogoz

 asten da debalde.

 Larriak pasatuei

 egiozu galde,

 eskarmentu dutenak

 ortxen lau ba-daude...

 iru andereño ta

 maixu bat alkate.

 

 -4-

 

 Azkotin jaioa da

 razaz alemana

 razaz alemana,

 HITLERek bezelaxe

 egiten du lana.

 Aurretik laixter kendu

 gogozko ez dana,

 grazi berezi bat du

 eretxek emana,

 esanaz: «Alperrari

 zertan eman jana»?

 

 -5-

 

 Eskerrak alper txarrik

 ez dala barruan

 ez dala barruan,

 danak saiatzen dira

 legezko moduan.

 Alproja-ontzik auxen

 eduki goguan,

 obe dezute bizi

 ortikan kanpuan...

 Bestela zakur ari

 beti amorruan.

 

 -6-

 

 Tipoz dotoria da

 illajez polita

 illajez polita,

 gaiñera ikasia

 onuntz etorrita.

 Asko jardutzen dira

 bera ikasita:

 «Donostiako modak

 zeuzkak ikasita.

 traketsagok ba-dituk

 milla señorita»!!

 

 -7-

 

 Aurrak goizen goizetik

 oruntz etortzian

 oruntz etortzian,

 danak agurtzen ditu

 zerbait etortzian.

 Losintxa ikusgarrik

 aurre ta atzian,

 enbusteria pranko

 jan oiek artzian...

 Diplomatikua da

 nere iritizian!!

 

 -8-

 

 Olako ate zairik

 ez dago ez nun nai

 ez dago ez nun nai

 arrotzentzat mutur beltz

 sekula ez alai.

 Zuen gauzak gordetzen

 ederki daki, bai,

 beti ate ondoan

 lapurrak etor zai,

 i orrela portatu

 urte askotan, JAI!!!

 


inprimatu