inprimatu
Orra bertso paperak
Izenburua:
Orra bertso paperak
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
19.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orra bertso paperak

 

Ibai-ertz

 

 1

 

 Orra bertso paperak

 neronek atera

 neronek atera,

 ez danikan ez nator

 bertan esatera

 Neskatx polit batekin

 amorez asera,

 naiz gero berak saldu

 Judasen antzera,

 txalogarria ez da

 Pepitan jokera.

 

 2

 

 Tratatzen asi giņan

 pozikan gaztetan

 pozikan gaztetan.

 itzak pasa giņuztan

 erriko festetan.

 Esan nion: "Naukazu

 amorez benetan

 ez nazazu eduki

 olako penetan".

 Baietzt eman ziran

 orduantxe bertan!

 

 3

 

 Urrengo jaierako

 egin gendun plana

 egin gendun plana,

 nai baņo obetogo

 atera zan dana.

 "Amoriyua daukat

 Joxe zuregana".

 Ezal-da au Pepita

 esan zenduana?

 Mingaņez legun baņan

 azpitikan lana.

 

 4

 

 Sei illabete barru

 Donostira juan

 Donostira juan,

 koziņan eta josten

 ikasi nai zuan.

 Beste asmo batzuek

 ziņuztan buruan,

 susmo txar bat neronek.

 laixter artu nuan...

 Amaika orrelako

 badabill munduan!

 

 5

 

 Igandez alkarrekin

 karta astelenez

 karta astelenez,

 astero ez joateko

 neronei esanez,

 Gastu asko zegola

 igandero juanez,

 ta bera leporaņo

 zebillela lanez,

 azkoz obe nuela

 puxka baten jun ez.

 

 6

 

 Karta artu orduko

 nere errespuesta

 nere errespuesta:

 -Pepita barru ortan

 maitasunik ez da.

 Txit fiņa etzerala

 lendik nuen kezka,

 bertan bukatzen degu

 amorezko festa...

 Beste bat billatzeko

 libre zaude neska!!!

 

 7

 

 Donostin jakin ditu

 Pepitan berriak

 Pepitan berriak,

 benetan gerta dira

 txit penagarriak.

 Dirutan erosi du

 gizon elbarriak

 amerikano maltzur

 engaņagarriak...

 Neskatxa galdu digu

 diru egarriak!

 

 8

 

 Agur bein betirako

 gure maitasuna

 gure maitasuna,

 zerorrek ala nai ta

 bukatu, dezuna.

 Nere konsejua da:

 "Ez izan lizuna,

 animak izan dezan

 bere osasuna,

 diruz etzazu saldu

 zuk garbitasuna!!"

 

 9

 

 Munduan zertarako

 engaņo ta gezar

 engaņo ta gezur,

 zer bukaera degun

 badakigu ziur.

 Urte batzuk pasata

 danok auts eta lur,

 adertasunak utziz

 munduari agur!

 Garaiz izan gaitezen

 Jainkoaren bildur!!!

 

 10

 

 Zenbat tranposa dagon

 oraingo munduan

 oraingo munduan,

 bizi nai lutekenak

 markesa moduan.

 Txorakeria gaņez

 dezute buruan

 ezin errenditurik

 languillen onduan.

 Ez dezute pentsatzen

 eriotz orduan!!!

 

 11

 

 Pepita arro dabill

 algara ta parrez

 algara ta parrez,

 laixter bide ortatik

 seguro negarrez.

 Aspertzen asi bai da

 indiano zarrez,

 naiz gaņezka ibilli

 zillar eta urrez...

 Diruz egoki baņan

 maitetasunik ez!!!

 

 12

 

 Azken bertsoan agur

 egiņik Pepitai

 egiņik Pepitai,

 egiak esan eta

 gelditzen naiz lasai.

 Arpegi emateko

 Prestu nago nun nai,

 deitu nai dezunean

 joango nazazu, bai.

 Joxe gelditzen zaizu

 abixu orren zai.

 


inprimatu