inprimatu
Nere maiteari
Izenburua:
Nere maiteari
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
705.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere maiteari

 

Ibai-ertz

 

 1

 

 Maite mindurik daukat

 nik nere barrena

 betirako galduta

 maiterik maitena.

 Ezin gozaturikan

 nigan detan pena

 trixtea ikusten det

 nere ondorena.

 Bertsoz jarri nai nuke

 gertatu zaitena.

 

 2

 

 Ogei urte nitula

 ni enamoratu

 eta Ana'k bererik

 etzidan ukatu.

 Bi urte barru bera

 gaitzak menderatu

 minbizi zital batek

 zidan lurperatu,

 orra poza naigabez

 nola zan trukatu.

 

 3

 

 Gaitz onek sortzen ditu

 eundoko negarrak

 sendietatik kenduz

 gazte eta zarrak.

 Aurka saiatu arren

 mediku azkarrak

 beti gaitza garaille

 ai, oiek indarrak...

 Inpernutarrak dira

 orren atzaparrak!!

 

 4

 

 Zenbat oroitzen naizen,

 biotzeko Ana,

 nere pentsamentua

 beti zuregana.

 Bakardade onetxek

 ematen dit lana,

 aspaldi galdu nuen

 ilusio dana,

 zuk izan bear zendun

 nere aurren ama!!

 

 5

 

 Eguzkiaren gixa,

 zu dizdiratsua

 eta zuri-gorria

 zenduan musua.

 Aingeruen antzeko

 zuk gorputz osua

 izketa leguna ta

 biotza goxua...

 Oiek piztu zidaten

 maitetasun-sua.

 

 6

 

 Asmo bat genduen guk

 kabi bat sortzeko,

 bertan alkar maitatuz

 alai bizitzeko.

 Suerterik ez da izan

 gauza au lortzeko,

 nunbait jaio giñaden

 penak pasatzeko...

 Au ez al-da naikoa

 poz denak galtzeko?

 

 7

 

 Zu il ziñanetikan

 au daukat buruan:

 «Izar bat ba-dagola

 geiago zeruan».

 Ni berriz emen nabil

 illunpen munduan,

 poza arkitutzeko,

 Ana, nora juan...?

 Ai, biok bagiñake

 Jaunaren onduan!!

 

 8

 

 Illobira joaten naiz

 astero-astero,

 ta otoitzetan oroi

 zuaz egunero.

 Maitasuna zugana

 daukat bero-bero.

 Goian alkartutzea

 det orain espero,

 zer zoriona, maite,

 au lortu ezkero!!

 

 9

 

 Mundua pasako det

 bakar ta trixterik,

 zu gabe gauza denak

 neretzat uskerik.

 Zurekin ez daukat nik

 sekula azterik,

 berriro amoretan

 ez det nai asterik:

 nik ez det maitatuko

 iñoiz zu besterik!!

 

 10

 

 Ara bertsotan esan

 neri gertatua;

 egia aitortzea

 ez da pekatua.

 Ana, egongo zera

 Zeruan sartua,

 Jaunak Bere Argitan

 betiko artua...

 Neretzat ere gorde

 ezazu lekua!!

 


inprimatu