inprimatu
Nere astotxo zintzoari
Izenburua:
Nere astotxo zintzoari
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
143.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere astotxo zintzoari

 

Ibai-ertz

 

 I

 

 Asto txiki polit bat

 izan nun gaztetan,

 berak ibiltzen nindun

 jai eta astetan.

 Beste bat zintzogorik

 ez nere ustetan,

 alakorik ez dago

 seitatik bostetan.

 

 2

 

 Amalau illabete

 nitula jayota,

 «Poliok» utzi nindun

 betirako jota.

 Geroztik anketatik

 gaxorik nago-ta,

 emen ibiltzen nintzan

 astora igota.

 

 3

 

 Zazpi urte nitula

 eskolara asi,

 gurasoen ordena:

 «Gogotik ikasia.

 Bi oñak elbarri ta

 oñez ezin kasi,

 astoa izan nuen

 lenbiziko «taxi».

 

 4

 

 Zenbat pagatu nuen

 ba-dakit seguro,

 etxera ekarri ta:

 Dana zazpi duro!

 Ta gañean jartzeko

 nik milla apuro,

 errenditu zedien

 kapatu aguro.

 

 5

 

 Pasta egiña zuen

 ark Errota-Berrin,

 lendabizi aunditxo

 pixun eta neurrin.

 Atzez buztaneraño

 aurretik belarrin,

 berakin gelditzen zan

 era parregarrin.

 

 6

 

 Bigarrena izan zun

 neurria artuta,

 gelditu etzedien

 pastapen galduta.

 Duro bat pagatu nun

 ala eskatuta,

 onekin amar duro

 dauzkat gastatuta

 

 7

 

 Zazpi astoarenak

 zortzi pastarekin,

 beste biak nun diran

 nai al dezu jakin?

 Garbi esango dizut

 arrazoiarekin,

 aiek gastatu nitun

 txikiadorekin.

 

 8

 

 Oraindik ez dirade

 bukatu gastuak,

 ez ditut esan kate,

 zintxa, kabestruak.

 Oek apari, postre,

 kafe bat juxtuak,

 ara zenbat balore

 izan ziin astuak.

 

 9

 

 Kopetakok ba-zitun

 -nun aien berdiñek-?

 berari erregali

 emanak Martiñ'ek.

 Oi azal baten parpall,

 txuri, polit, fiñek...

 Igande ta jaietan

 jazteko egiñek.

 

 10

 

 Illajez beltza zan da

 muturrez zuria,

 señorita antzera

 tipoz dotoria.

 Oñezkari bizkorra

 jenioz noblia,

 nun billatuko nuen

 lagun bat obia?

 

 11

 

 Ezitzea kosta zan

 amaika izerdi,

 astakumea zan da

 ezin egon geldi.

 Ipur-saltalaria

 andi ta emendi,

 gañetik egin nuen

 milla zilipurdi.

 

 12

 

 Pentsua izaten zun

 astean bi aldiz,

 etzalako nekatzen

 geiegi izardiz.

 Lenengo ostegunez

 igandetan berriz,

 arrotu etzedien

 bitan juxtu neurriz.

 

 13

 

 Udaberrian moztu

 ijitoarekin,

 zenbat eskatuko zun

 jaungoikoak jakin.

 Eskatzea libre da

 ukatzea berdin,

 tratoa zerratzen zan

 gero erdiakin.

 

 14

 

 Mozketa ondorenen

 bizkarra orraztu,

 olio ta ozpiñez

 etzedien oztu.

 Ille zarrak kendu ta

 astotxoa poztu,

 alimentu oberik

 abereak eztu.

 

 15

 

 Pasta kentzean beti

 Pozez zaldaliak,

 txalogarriak zitun

 ark abildadiak.

 Lurretikan altxa ta

 astinduz atziak,

 laixter uxaten zitun

 liztor da elbiak.

 

 16

 

 Legorreta'ko Aizpe'n

 jaio ta azia,

 gero gure etxean

 bizitza guzia.

 Ementxe izan zuen

 bere desgrazia,

 San Tomas egun batez

 utziaz bizia.

 

 17

 

 Ara zer bukaera

 nere asto fiñak,

 beretzako alperrik

 ziran medeziñak.

 Egiñagatik danok

 gogoz alegiñak,

 azkenik galdu zuen

 tripetako miñak.

 

 18

 

 Beti portatu ziñan

 zintzo eta jator,

 neretzat izan ziñan

 guztizko maitekor.

 Orregatik zugana

 gaur kantari nator,

 nere ogi-bidea

 zuri bai dizut zor!!

 


inprimatu