inprimatu
Larraitzen izan giņana
Izenburua:
Larraitzen izan giņana
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
117.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Larraitzen izan giņana

 

Lete, Jesus

 

 1

 

 Larraitzen izan giņana

 aurten San Pedrotan

 aurten San Pedrotan,

 Erromerira joanda

 andregai asmotan.

 Gauzak irteten dira

 txit oker askotan,

 Ori gertatu zaigu

 guri aldi ontan,

 Dana aitortuko det

 oraintxe bertsotan.

 

 2

 

 Tomax nuen laguna

 asmo berdiņekin

 asmo berdiņekin,

 Biok bizi baigera

 guraso zarrekin.

 Tratatu nai genduen

 baserritarrekin.

 Nekazaritzan gogoz

 ari diranekin,

 Probetxurik eztegu

 oraingo auekin!!

 

 3

 

 Lendabizi Amari

 fedezko bixita

 fedezko bixita,

 Gero andik dantzara

 neskak ikusita.

 Lagun egin genitun

 Ana ta Luixita,

 Gure etxetarako

 bikote polita...

 Nor etzan gustatuko

 izketan asita?

 

 4

 

 Arratsalde guzian

 dantza ta brometan

 dantza ta brometan,

 Alaitasuna gendun

 geren biotzetan.

 Albotik gazte batzuk

 dantzako esketan,

 Neskak berriz ezetza

 beren ezpaņetan...

 Ez giņan gu asarre

 momentu aietan!

 

 5

 

 Dantza saio ondoren

 biak konbidatu

 biak konbidatu,

 Errefreskotxo bana

 nai al zuten artu.

 Baietz esan zuten da

 ostatura sartu,

 Arten gure bizpidez

 etziran oartu;

 Au jakin zutenean

 erabat okertu.

 

 6

 

 Tomax'ek atera zun

 ostatuan itza

 ostatuan itza,

 Baserrirako andrek

 billatzen gabiltza.

 Ori entzun orduko

 nexka biak mintza:

 Gugatik libre dago

 gaur nekazaritza.

 Tratu ortan gurekin

 alperrik zabiltza.

 

 7

 

 Zergatik eztezute

 baserrirako nai

 baserrirako nai?

 Biak erantzun zuten

 trankill eta lasai:

 bizitz astuna eta

 ainbat zikin usai,

 Orain arte egiņak

 naiko ditugu, bai!

 Baserrira eskondu?

 Ez orixe. Ja-jai!!!

 

 8

 

 Aurrerapenak urri

 daude baserrian

 daude baserrian,

 Eta bizi eziņa

 dago indarrian.

 Neskak gaņezka ta

 dirua neurrian,

 atsedenikan ezta

 istillu gorrian...

 Bizitz traketsagorik

 eztago lurrian.

 

 9

 

 -Etzazutela esan

 orrelako itzik

 orrelako itzik,

 Barru ortan ez al da

 bear dan biotzik?

 Baserritik kalera

 dira ainbat jetxik,

 orain dabiltzatenak

 bizi-bidez etsik...

 An ere zakur danak

 dabiltza oiņ utsik.

 

 10

 

 Arren ez gorrotatu

 mendi baserria

 mendi baserria,

 Bera izandu baita

 gure jatorria.

 Seme jakintsuk sortu

 ditun iturria

 orregatikan degu

 ain maitegarria...

 Baserririkan gabe

 zer Euskalerria?

 

 11

 

 Ler-zoriz asko dabiltz

 kale bazterretan

 kale bazterretan,

 aundinaia baitago

 bere indarretan.

 Zenbat sartu diraden

 oitura txarretan,

 Eta penagarria

 auxe da benetan,

 Beste bizitz bat dago

 baserri zarretan.

 

 12

 

 Neskatxak utzi eta

 berriro etxera

 berriro etxera,

 Baņa aurrez jun giņan

 Ama agurtzera.

 Biotzezko otoitzez

 gogoz eskatzera:

 Larraitz'ko Ama betor

 guri laguntzera

 Bestela baserria

 dijoa galtzera.

 


inprimatu