inprimatu
Laguntza
Izenburua:
Laguntza
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
530.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Laguntza

 

Ibai-Ertz

 

 -1-

 

 Lengo batean, karta trixte bat,

 eldu zait nere etxera,

 ZERUKO ARGIA'k, aldi onetan,

 ditun penak agertzera.

 Bost milla duro bear ditu ta

 guk nola egin atzera?

 Anai arrebok, porta gaitezen,

 kristau jatorren antzera.

 

 -2-

 

 Esku zabala beti izan da

 ludi ontan euskalduna,

 lagun urkoen penak barruan

 ederki jaso dituna.

 ZERUKO ARGIA, asterokua,

 ain degu maite, kutuna,

 denok batuta larri ortatik

 askatu bear deguna.

 

 -3-

 

 Zenbat lan eder, egin dun onek

 jasoaz gure izkuntza,

 euskeraz beti mintzatu zaigu

 berdin ara ta onuntza.

 Bere jarduna ez degu izan

 ezereza edo utsa,

 orregaitikan merezia du

 euskaldun danon laguntza!!

 

 -4-

 

 Laguntza paltan gelditzerikan,

 jaunak, nik ez det espero,

 arreta biziz gauzak oldoztu

 ta denok jokatu bero.

 Indar aundia eman leioke

 guztiak batu ezkero,

 jakin zazute: «Presa alperrik

 uda pasatuta gero»!

 

 -5-

 

 Aldizkari au, ikusten det nik,

 oso estadu larrian,

 dirurik ez du bere kutxan da

 dabil ixtillu gorrian.

 Eskua luza zaiogun gogoz

 bakoitzak bere neurrian,

 bost milla duro ez da dirua

 gaur egun Euskalerrian!

 

 -6-

 

 Laguntza gogoz biali denok

 gure asterokoari.

 gaillurretikan leize zulora

 eundo ez dedin erori.

 Esker sutsuak, aldez aurretik,

 emanaz nator danori,

 dakitelako egingo dala

 eskatzen dedan gauz ori!!

 


inprimatu