inprimatu
Goi Arnas bikain ori
Izenburua:
Goi Arnas bikain ori
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
283.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Goi Arnas bikain ori

 

Lete, Jesus

 

 -1-

 

 Goi Arnas bikain ori

 betor neregana,

 bertsoz egin dezadan

 kristau baten lana.

 Aita Santuak dio,

 ez da nik esana:

 «Guztiona degula

 gure Eliz dana,

 ta gogoz egiteko

 al-danak al-dana».

 

 -2-

 

 Pakerik gabe dabiltz

 gizonen biotzak,

 nunai gorrotoa ta

 arrazoi mingotzak.

 Gure jokabideak

 sarri kaxkar, motzak,

 fedetik aldendurik

 gogo danak otzak...

 Au merezi al-zuen

 Kriston eriotzak?

 

 -3-

 

 Aspaldin danok gabiltz

 lau gauzez aztuta:

 Egia gezurrakin

 zearo nastuta.

 Justizi izenean

 ainbat armatuta,

 maitasuna daukagu

 oso baztertuta,

 askatasuna berriz

 oinpean aztuta!!

 

 -4-

 

 Lau gauz auek baztertzek

 oztu du fedea,

 ta or oñarriturik

 dago Goi Legea.

 Nork ez du gaur eskatzen

 mundu bat obea?...

 Ortarako askatu

 lenbailen pobrea,

 danok izan dezagun

 egizko pakea!!

 

 -5-

 

 Ogeitatik iruk gaur

 ez degu egirik,

 ez bai degu artu nai

 egizko biderik.

 Emen ezta izango

 benetan pakerik,

 ezta ere sekula

 mundu bat oberik,

 bekoentzat ez bada

 zigorra besterik!

 

 -6-

 

 Dirua jarri zaigu

 munduaren jabe,

 ta langilleak itun

 gaude pozik gabe.

 Izerditan kixkalduz

 barru danak labe,

 gizonak ez du bear

 zakur baten pare...

 Arnas gabe sortzea

 ez al-gendun obe?

 

 -7-

 

 Maitasun bero batez

 aztu utsegiñak,

 ori eskatzen digu

 Jesusen dotriñak.

 Biotzetatik kendu

 gorrotozko griñak,

 menpeko ta goikoak

 izanaz berdiñak...

 Danok ez al-gera ba

 Jainkoak egiñak?

 

 -8-

 

 Jaunak agindu arren

 alkar maitatzeko,

 gaur ez gaude gogotan

 ori betetzeko.

 Askatasuna nun da

 legez jokatzeko?

 Barruko kezka danak

 garbi agertzeko?

 Ezertxo ez da bear

 gizon bat iltzeko!!

 

 -9-

 

 Gauza bat nabarmena

 daukagu oraingon,

 alkar ezin ikusi

 etxe eta kanpon.

 Likurkerizko asmok

 biotzetan sakon,

 nola elburu auxen

 bakarrikan dagon:

 «Guk gerea egin da

 besteak or konpon»!!

 

 -10-

 

 Egiz jokatze orrek

 nola egin kalte?

 Arren, Jaunaren Legek

 asmo onez bete!

 Lagun urkoa beti

 biotzetik maite,

 Zeruko bidetatik

 ez joan aparte,

 Elizako gizonak

 au eskatzen dute!!

 


inprimatu