inprimatu
Gazi-gezak
Izenburua:
Gazi-gezak
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazi-gezak

 

Ibai-ertz

 

 Udaberria

 

 Udaberrira iritxi gera,

 maite gaitu Jaungoikuak,

 egun zitalak ziran benetan

 aurten pasatutakuak.

 Alaitasunez bete zaizkigu

 berdiņ etxe ta kanpuak,

 bere kantuaz zer zoriona

 ekarri digun kukuak!

 

 ***

 

 Arrantza

 

 Goizen goizetik joaten zerate

 arrantza tresnak artuta,

 egun guztia igarotzeko

 errekatxotan sartuta.

 Oraintxen dek garaya

 ekarri amorraya

 txixarez arrapatuta.

 Bildur nauk gero berandu dala

 ur guztiak agortuta!

 

 ***

 

 Garizuma

 

 Penitentzia egin

 guztiok benetan,

 arretaz jokatuaz

 Jaunaren legetan.

 Oker baldiņ gabiltza

 mundutxo onetan,

 gero nor sartuko da

 Zeruko atetan?

 

 ***

 

 Kintoak

 

 Lagun txar asko dituk

 aiekin ez nastu,

 etzaitezte ibili

 parranda ta gastu.

 Bide zuzenetikan

 mutillak jolastu,

 etxeko familiaz

 beņere ez aztu!!

 

 ***

 

 Artzayak

 

 Mendi aldera pozez dijoaz

 gure artzai jator, fiņak,

 gallur aietan pasatu nairik

 egun gozo, atsegiņak.

 Kale aldean izan dituzte

 tristura eta samiņak,

 gogoan izan, egun guztiak

 ez diradela berdiņak,

 galera oiek konpondutzeko

 oraiņ egin alegiņak!

 


inprimatu