inprimatu
Errekalderi
Izenburua:
Errekalderi
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
188.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Errekalderi

 

Ibai-ertz

 

 -1-

 

 Berri txar batek Gipuzko dana

 utzi digu penatuta,

 irriparretan nola jarraitu

 gaur Errekalde galduta?

 Ixidro zanak atseden dezan

 ondo merezia du-ta,

 otoitz beroak guztiok egin

 biotzak zeruratuta!

 

 -2-

 

 Indarrez sendo, biotzez apal,

 aizkoran berriz abilla,

 era ontako gaztea gendun

 Errekalde'ko mutilla.

 Sasoi onena zeukan garaian

 gaitz batek utzi du illa,

 Ene jainkoa!, eskatzen dizut:

 "Zeruan gerta dedilla".

 

 -3-

 

 Arantzazu'ko Ama maiteak

 bere egun eder ortan,

 Jaunarengana eraman zaitu

 artuaz bere besotan.

 Euskal oiturak iraun dezaten

 luzaro lur jator ontan,

 Zeru argia bialdu zazu

 gogotik urte askotan!

 

 -4-

 

 Euskal baratzak Zeru aldera

 eskeñi digu lorea,

 aintza aunditan izandu dedin

 Zeru-lurraren Jabea.

 O Errekalde, laixter ziñan zu,

 Aizkolarin Erregea,

 nun egin leike gure artetik

 gaur eskeintza bat obea?

 

 -5-

 

 Egur gañean jarri orduko

 zartada sendoak jaulki,

 zuk egin zendun markaren berri

 Euskalerriak ba-daki.

 Kana beteko egur gogor bat

 puskatu zendun egoki,

 gure plazetan zuk bezín laixter

 iñortxok ez du ebaki!

 

 -6-

 

 Ez diran gauzak egi antzean

 kontatzen emen ez gabiltz,

 gezur kontari jardutekotan

 gizonak zertarako itz.

 Neurri ontako marka egin zun

 barruan zeukala ainbat gaitz,

 zenbateraño iritxiko zan

 osasuntsu izan balitz!

 

 -7-

 

 Bere jokua etzan sekula

 bide txarretan nastuko,

 iñoiz jokurik galtzen ba-zuen

 Ixidro etzan poztuko.

 Zu maitatzeko gendun gogoa

 Gipuzko'n ezta eztuko,

 mundua mundu degun bitarten

 zutzaz ez gera aztuko!

 

 -8-

 

 Berakotxea ta Polipaso'k

 Arria eta Latasa'k,

 Astibiatarrak, Zeberiorekin

 beteko dituzte plazak.

 Arbeldi'k ere, saill ontarako,

 ez ditu kemen eskasak,

 zuk Errekalde, gogoz onetsi,

 aizkolarien jolasakl

 

 -9-

 

 Guregandikan aldendu zera;

 utsune degu munduan,

 bañan zugana guk joko degu

 estu aldiko orduan.

 Gaurtik aurrera Euskalerriak

 au izan beza goguan,

 aizkolariek beren patroia

 zu zaituztela Zeruan!

 

 -10-

 

 Azken agurra egiten dizut

 bukatu det gaurko lana,

 nere mingañak aitortu bai du

 biotzean neukan dana.

 Merezi dezun omen bezela

 au da eskatzen detana:

 Errekalderen animarentzat

 danok Aitagure bana!!

 


inprimatu