inprimatu
Dibertitzeko gaztetan
Izenburua:
Dibertitzeko gaztetan
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
193.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dibertitzeko gaztetan

 

Ibai-ertz

 

 -1-

 

 Dibertitzeko gaztetan

 egon gaberik penetan

 izan naiz San Fermiñetan.

 Pesta ederrak ikusi ditut

 Iruñako kaleetan,

 jende guztia brometan

 uri artako jaietan

 oberik ez lur onetan!!

 

 -2-

 

 Etxetik irten bezperan

 gauza guztiak aukeran

 ezer ez gendun galeran.

 Begiz ikusi nai genduen guk

 pesta ori zer ote dan,

 naiko dirua karteran

 indianoaren eran

 ala nola saia geran

 

 -3-

 

 Lo gaberik gaua pasa

 korrituz kale ta plaza

 nun naitik jendezko masa!

 Alaz guztiaz lanean ainbat

 etzan estutzen arnasa,

 ango broma ta jolasa

 ibiliak gera lasa

 ta goizean ura traza!

 

 -4-

 

 Egun sentian zezenak

 etziran oso zuzenak

 kalez kale zetozenak!

 Aiek estutzen zituzten,gogoz

 zenbait txoruen barrenak,

 larri-aldirik txarrenak

 alde egiten etzutenak

 alperrik geroko penak!

 

 -5-

 

 An iñortxo etzan zakar

 danok konbidatu alkar

 broma gauz onetxek dakar!

 Estafetatik zezen beltx gorrik

 etorri ziran su ta gar...

 Laixterka gazte eta zar

 batzuk bizkor, bestek baldar,

 eta jotzen zunari par!!

 

 -6-

 

 Lepotik zapi gorriak

 ta beratzuri berriak

 parpall bezela jarriak.

 Eta gañera ase ditugu

 urte biko egarriak,

 ondo pasatuz neurriak

 ta gaztatuz egarriak

 ibillera galgarriak!!

 

 -7-

 

 Txurro ta pattar nasketa

 danok goraño beteta

 jaunak, etzan berriketa!

 Izar Berriko Patxiko Marik

 antxen artu zun kasketa,

 indarra gañezka dueta

 jo ta gaiñ azpira buelta

 txurrero baten kaseta!!

 

 -8-

 

 Etorri zan aguazilla

 pekatariaren billa

 Jesusi ango iskanbilla!

 Txistua joaz asi orduko

 an dator bere kuadrilla...

 Orduan Patxi umilla,

 nundek lengo ukabilla?

 Ta itzalera mutilla!!

 

 -9-

 

 Patxi kartzela aldera

 gu berarekin batera

 lagunari laguntzera.

 Gure mutillak eskeintzen dio

 aguazillari kartera...

 Onek ez egin atzera,

 ba-zun Judasen tankera

 ta oraingoz libre gera!!

 

 -10-

 

 Bukatu zaigu demanda

 egia garbi esanda

 sinistea ere lan da.

 Era ortako «Konpra» guk egin

 San Fermiñetara juan da,

 tratante xamarra zan da

 gu ere ala izan da

 libre dirua emanda!!

 

 -11-

 

 Ostatu batean sartu

 bazkari ona eskatu

 ezin nezake ukatu.

 Ekarritako jan erdirikan

 guk ez genduen probatu,

 kontua ondo pagatu

 mai gañean loak artu

 ta zortziretan oartu!!

 

 -12-

 

 Biotzeko lagun fiñak

 egin ditut alegiñak

 kontatzen aurten egiñak.

 Iruña ortan pasa ditugu

 ordu alai, atsegiñak...

 Ez gaitzala galdu miñak

 betoz bai egun berdiñak

 gozatzeko SAN FERMIÑAK!!

 


inprimatu