inprimatu
Bermejo'tar on Joakin apaizari (G.B.)
Izenburua:
Bermejo'tar on Joakin apaizari (G.B.)
Sinadura:
Lete, Jesus (Ibai-ertz)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lete, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
434.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bermejo'tar on Joakin apaizari (G.B.)

 

Ibai-Ertz

 

 -1-

 

 Biotzetik negarrez

 artalde guzia

 Artzaiak utzi bai du

 munduko bizia.

 Jatorki erne dedin

 erein zun azia

 Jauna Zuk ez ukatu

 Zeruko grazia,

 kristau izan dezagun

 beti Ordizia!

 

 -2-

 

 Jaunak agindu zigun:

 ĢAlkar maitatzekoģ

 ta beti prest ziņan zu

 ori betetzeko.

 Gaxo ta beartsuei

 gogoz laguntzeko

 etzenun kupirarik

 eskuk zabaltzeko,

 erriak ez du itzik

 sendo eskertzeko.

 

 -3-

 

 Erriko eliza zuk

 berritu zenduan

 guztiak lagunduaz

 al zuten moduan.

 Buruausteak gaiņez

 ordaintza orduan

 beste pentsamenturik

 etzendun buruan,

 gaur sarituko zaitu

 Jainkoak Zeruan.

 

 -4-

 

 Sekula etzenuen

 kopetarik beztu

 naiz ta diruarekin

 sarri izan estu.

 Talentua zendun da

 zertarako nastu?,

 edozeiņ gizonek gaur

 au beregan ez du,

 Ordizia zurekin

 eziņ leike aztu!

 

 -5-

 

 Ogei urte oetan

 erri baten Artzai

 naiz ta zuretzat leku

 obek sortu nun nai.

 Eten gabe lanean

 berdiņ aste ta jai

 lana gaiņezka baiņa

 alare zu alai,

 erri zar au zurekin

 oroituko da, bai!!

 

 -6-

 

 Trinidade egunez

 izan zan illeta,

 eta eliz guztia

 kristauez beteta.

 Euskal-Erri osoa

 lagun zendun eta

 zure izena zeukan

 biotzen gordeta,

 zuri azken agurra

 etzan berriketa!

 

 -7-

 

 Zer elizkizuna zan

 danok jakin garaiz

 Gotzai Jauna buru ta

 berrogei bat apaiz.

 Danak meza ematen

 au ez da bixtan maiz

 sekula ikusirik

 oroitutzen ez naiz,

 penaz zeuden biotzak

 jarri ziran alaiz!

 

 -8-

 

 Mundua utzi dezu,

 agur On Joakin,

 arren etzaitez aztu

 zu Ordiziakin.

 Biotzetikan maite

 zaitun erriakin,

 emen utzi dituzun

 zure ardiekin,

 gero Goian biltzeko

 danok alkarrekin!!

 


inprimatu