Plazentziako zubia
Lete, Iñaki
Plazentziako zubi pian, lau eskallu golpian.
Bostgarrena sargua.
Loiñasta, loiña eta txinga-loin.
Bargusta eta bargu.
Aingira, iñoiz amorrain,
ur gezatan, pasatzen diranak maiz,
Plazentziako zubi pian.
Esker aldetik,
Mugarri basetxetik, Maltzara,
ERLAIBIA.
Eskumatik, toki bereetan,
SORALUZE.
Bien bitartean, alderdi bi onen negarra,
IBAIXA, ez erreka, gure auzoko lagunak,
panparroiak berak, esaten daban lez.
Antziña baten, zubirik etzalarik,
arri zapal batzuek ur azalian,
ARPASUAK.
Errekaldetik, Maxpe'ra eta
Gabolastik, Iturburura.
Gero azaldu zan, erri erdian,
beti ezagutu degun zubi nagusia.
Erlaibia eta Soraluze laztandu zituana.
Sortu zan PLAZENTZI.
Zubi Nagusia!
Burnizko barandaz ornatua.
Erdian, plazatxua.
Brooklin'go zubia bezin aipatua
plazentziatarren artean.
Gaur, zubi berri bat ezkondu da
lengo zubi zarrakin.
Zeñek daki zenbat automobil
egon litezken, gelditurik, bere gain.
Baratza jarri dute zubian.
Iru metro'ko tokia jentearentzat.
Argiak, saltzeko lain.
Plazatxuan, iturria
gañean, bronzez jantzita, Artea, esanaz
Gila'neko ardotik Maria-Torre'neko ardora
edan lezakela ur pixka bat.
Txaran, denok ezagutu degun Arri Labanean
nai nuke egon bakarrik
Zubi berriko argiak piztutzean.
Mendira begira,
Muneta'ko-aizak, Atxolin eta Untzeta'k,
gure goieneko tontorrak, nola makurtzen
duten burua ikusteko.
Sagar-erreka'k jarriko duan erezia egun ortan.
Txurruka, San Andres, Esozi eta Irure'n
izango duten poza ainbeste argi eta
txaplioz ikusi eta entzunatz.
Ni, Arri Labanean, biotz-miñez,
errekiña españean,
nere maitasun lekua ikusten.
Eskallua uretan ainbat argikin bildurtuta,
eta ni, Txaran, ia eskallu naizela.
Ezkerrak biotzari, naiz min izan biotzean.
Biotzetik ikusten ditut erritarren pozak
eta biotzak postutzen du nere adimena.
Plazentziako Zubi, ez dek neurririk niretzat!
Zenbat automobil ire gain!
Plazentziako zubi pian, argiz beterik
dagon zubi plan,
Milla eskallu golpian!!