Satelitea illargi bidean
Lete, A.
Munduak mundu diran
Oiņarte guzian,
Esta ezer asmatu
Denbora luzian.
Orain azaldu dira
Gizonen artian
Arrigarrizko gauzak
Zeru ta lurrian.
Mundutikan irtenda,
Illargi bidean,
Sputnik or, dijoa
Egara luzean;
Zakur bat omen dabil
Bere barrenean
Goseak eta miņez
ito bearrean.
Julio Verne jaunak
Esaten zuanez
Berria eman zuan
Eun urte aurrez,
Gizona juango zala
Bere borondatez:
Itxaspen urruti,
Illargira bidez.
Satelitea or da
Tximista indarrez,
Aberiak darabiltz
Oiuka negarrez,
Ontzi orren barruan,
Zerbaiten beldurrez.
Zakur bat dijua
Gizonaren ordez.
Zakur txiki politak
Izena du Laika,
Satelite barruan
Juan bearra dauka.
Beldurrak larrituta
Darabillen tranka!
Londres'en entzun dute
Zakur orren zaunka.
Sputnik'en darabillen
Zakur beltz ori
Albisteak ematen
Oso zintzo dabil.
Nundik nora dabillen
Nai duanak jakin,
Egunero jotzen ei du
Radiua: "Pi, pi..."
Laika zakurra or zan
Sputnik gorrian,
Ezin lorik eginda
Artilezko oian.
Ezta ezer entzuten
Juan dan aspaldian:
Galdua izango da
Goian edo beian.
Luzaro xamar daude
Ezer jakin gabe,
Oien soiņu-jotziak
Ixildu dirade,
Animali gaxoak
Azaltzelko daude
Etxia joko dute ,
Bizirik badaude.
Satelite barri bat
Jaurti bear dute.
Oraingoan gizonak
Omen dijoazte
Illargian daudenak
Jakitzen badute!
Izugarriak, laister,
Ikusteko gaude.
Illargitik aruntza
Venus ta Marte;
Milla legua batzuk
Gugandik aparte.
Nola bide luzia
Aiengana daukate,
Urrenera juatia
Erabagi dute.
Begira gaude denok
Gizon oiengana
Aunditxoa dalako
Daramaten lana.
Gogoratu ei dute
Colon'en esana:
Ekarriko dutela
Emen falta dana.
Illargian zurrutik.
Baldin es badute,
Ixtillu txarrak noski
Ikusteko daude;
Ardorik ete dagon.
Ziur jakin arte,
Obe litzake eraman
Periko txikote.
Oraingo au ez dute
Joatea bakarrik,
Baizik beren gogoz
Juan eta etorri;
Baldin illargi ortan
Badago gizonik,
Ango gizasemeak,
Nai dira ekarri.
Gizon jakintsu oiek
Artu duten asmoz,
Illargitar gizonak
Onerd omen datoz.
Aituko al gera,
Beintzat, ez garrotoz,
Borondate oneko
Gizonak ba'datoz.
Gizon aiek onera
Eltzen diranian,
Badakite daudela
Iņoren etxian,
Pozez artuko ditugu
Etorrera ortan,
Galtzen ez badirade
Bien erdi aldean.
Etortzen badira
Zerbaiteren billa,
Arrituko txit dira
begituz naspilla
Ikusten dutenian
Gure iskanbilla.
Mundu zirzil onetan
Dagon lapur pilla.
Mundu bakarra zala
Zioten aintziņan;
Norbaitek esan arte
Gu ere ala giņan;
Copernico'k bazekin
Zenbat mundu ziran.
Zuzen asko dabiltza
Eguzkian biran.
Ez dira atzokuak
Ludi abek emen,
Ezin du iņork ajkin
Noizkoak diraden;
Milloika urtietan
Otz-beroak artzen
Arretaz jarraitzen dute,
Zarrak izan arren.
Gizonak asmatu dun
Tresna eder ori,
Gezurra zalakuan
Egia dirudi,
Kementsu ari dira
Galdu-irabazi,
Zein izango ote dan
An goian nagusi.
Julio Verne'k zion
Bere iritzian:
Gizona ikusiko zala
Illargi ertzian.
Ezin siņistu iņork
Ikusi artian,
Itxaron dezagun
Jaunaren grazian.
Antziņako jakintsu
Eta beste naiko,
Gauza oien barririk
Etzekien asko,
Ikusiko zirala
Ainbat adelanto.
Ixildu dira orain
Akelar ta Anboto.
Oraingo aurrerapen
Eta asmakizunak:
Terramizinarekin
Sendatzen gaixoak,
Tren eta automobil,
Telebiziņuak,
Munduan bizitzeko,
Ai!, zer trepetxuak.
Miragarriak dira
Gizon oien lanak:
Premiņa bazan ta
Bear ziran danak.
Opa diet guztiei
Beti egun onak,
Osasuna, pakea
Eta zorionak.
Prantses eta ingles,
Amerikatarrak,
ONU'an biltzen diran
Gizon jakintsuak,
Ruso, aleman eta
Gaiņerantzekoak,
Arren, barka deigula
Gure Jaungoikoak.
|