inprimatu
Impromptu. Murde Landerretche koplariari
Izenburua:
Impromptu. Murde Landerretche koplariari
Sinadura:
Letchero
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Letchero

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
698.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Impromptu. Murde Landerretche koplariari

 

Letchero

 

 1

 

 Nahi tuenak ikhasi,

 Bertsu berriak dohazi.

 Eguna nola higatzen dudan

 Nahi duenak ikhasi,

 Bertsu berriak dohazi

 Zortzi edo bederatzi.

 

 2

 

 Artzain bizi naiz mendian

 Nere ardien erdian.

 Goizetik arrats, gau eta egun,

 Artzain bizi naiz mendian,

 Nere ardien erdian,

 Chakur baten kompainian.

 

 3

 

 Goizean ditut alhatzen,

 Mendi gainera laguntzen.

 Han nere artzain lagunekilan

 Goizean ditut alhatzen,

 Mendi gainera laguntzen

 Dudalarikan koblatzen.

 

 4

 

 Arratsa jin den orduko,

 Bordara gira jautsiko.

 Borthu bizkarra sutan emanik

 Arratsa jin den orduko,

 Bordara gira jautsiko

 Gauazko errepausuko.

 

 5

 

 Neguan goibel zerua,

 Bai elhurpean borthua.

 Iguzkiaren argia gabe

 Neguan goibel zerua,

 Bai elhurpean borthua,

 Bainan ez artzain gaizua.

 

 6

 

 Neguan ere artzainak,

 Nahiz dituen bai lanak,

 Badu chirola, aditu jantzak,

 Neguan ere artzainak;

 Nahiz dituen bai lanak

 Lerdenak ditu errainak.

 

 7

 

 Primadera choragarri,

 Gaitz guzien sendagarri

 Mundu huntan nork ez du kausitzen

 Primadera choragarria

 Gaitz guzien sendagarti

 Agertzen da artzainari.

 

 8

 

 Borthu gaineko biziaz

 Kontent ez baniz menthuraz

 Ardiak nere, nihorren muthil,

 Borthu gaineko biziaz

 Kontent ez baniz menthuraz

 Ez nite mintzo egiaz.

 

 9

 

 Huntaz, dut beraz finitzen,

 Azken bertsua neurthitzen.

 Hastean erran dudan bezala

 Huntan dut beraz finitzen,

 Azken bertsua neurthitzen,

 Ez zitezen has unhatzen.

 


inprimatu