inprimatu
Elgarren laguntzeaz
Izenburua:
Elgarren laguntzeaz
Sinadura:
Letchero
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Letchero

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1902
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
768.zk.
Orrialdea:
3

Elgarren laguntzeaz

 

Letchero

 

 Ametsetan erran daut laborari batek

 «Ogia nahi baduk, egizak hi haurek!»

 Iruileak aldiz: «Ez haut beztituko!»

 Harginak: «Nik ez daiat etcherik egingo!

 

 Galdea umil arren, errepostu tcharra!

 Jainkoak urrikari duela beharra!

 Ustez lagun batzuek nintuen othoizten,

 Lehoin batzuen pare denak jartzen ziten.

 

 Iratzartzearekin amets latz hortarik,

 Argi hastea zela nindagon bozturik.

 Nork asma zer gozoa nuen bihotzean

 Ikhusiz ari zela jendea lanean!

 

 Nik badakit geroztik, Jainkoari esker;

 Ez gitezkela joan ase eta alfer.

 Etsenplu nahi nuke izan munduari.

 Nola elgar lagunduz behar garen bizi.

 


inprimatu