inprimatu
Otsaldia Franziaren bataioko XIVgarren mende burukotzat egina,
Izenburua:
Otsaldia Franziaren bataioko XIVgarren mende burukotzat egina,
Sinadura:
Leo XIII
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Zalduby)
Egilea(k):
Leo XIII
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1120.zk.
Orrialdea:
4

Leo XIII. aita sainduaren otsaldia Frantziaren bataioko XIVgarren mende burukotzat egina

 

 

 Lurreko jendakien goiti beheitiak

 Jainkoaren eskuak dabilzka guziak:

 Handienak aphalduz, goratuz ttikiak:

 Zuzena nun den daki haren zuhurtziak.

 

 Klodobe errege zen sortzez paganoa

 Alamanekin zuen gudu bat gaichtoa;

 Ezin trenka baitziren etsaien lerroa,

 Othoiztu zuen oihuz Kristauen Jainkoa.

 

 Klotildaren Jainkoa, otkoi! hel zakizkit;

 Etsai hau jotzen badut, zure naiz oraitik.

 Girichtino natzaitzu eginen gogotik.

 Ez dut Frantzian nahi Jainkorik zu beizik.

 

 Klodobek othoitz hori egin dueneko.

 Soldado uzkurrenak sutan jartzen zauku.

 Heien oldarra nihork ez du atchikiko

 Etsai hilez bertzeak ihesi dohazko.

 

 Orai Erremintserat hait Klodobe gaitza;

 Atchikak Jainkoari eman dukan hitza.

 Han bathaiatu eta berri zak agintza.

 Lagunduren dukala Jesusen Eliza.

 

 Erremiko elizan sartzen da errege

 (Girichtino Klotilda zuen ja andere)

 Aphezpikuak dio ematen hau lege

 Adoratu idolak oro detzan erre.

 

 Aphaldu duenean Klodobek burua,

 Heldu zaio alderat Jaun aphezpikua:

 Eman dioenean bathaio saindua,

 Errege han dagoka besarka lothua.

 

 Erroma zabal zatzu bai zare erraiak.

 Amatzat hartzen zaitu Frantsesen jendaiak.

 Bazterrak nahi ditu zuretzat nasaiak.

 Ez dakizkitzun hurbil bauzotik etsaiak.

 

 Erroma khendu nahiz Aita Sainduari,

 Hauzo gaitzak zitzaizkun usu gerlan ari.

 Pepin frantses erregek hek jorik bi aldi

 Emendatu ziozkan lurrak Erromari.

 

 Oi zein den ukigarri orhoitzen bera

 Nor ziren gan lehenik Jerusalemera!

 Frantziatik ziren hek ospeka athera,

 Jesusen hobiaren Turkoer khentzera.

 

 Angelesa Frantzian sarthurikan nausi,

 Gizon aski azkarrik ez baitzaiten kausi,

 Nechka batek zituen gudutan herrautsi,

 Khoro galdua ere erregeri jauntzi.

 

 Hamalau mende huntan Klodobez geroztik,

 Zembat ongi dathorrin haren bathaiotik!

 Jainkoak berak dauka Frantzia besotik.

 Deusek zoratu gabe, egon dadin chutik.

 

 Egoadi girichtino jcndaia suharra

 Ez zakala gal hire ohore zaharra

 Begira zak Fedea eta haren kharra:

 Hark darok idukiren hethiko indarra.

 

 Beretu baihinduen Jesusek aspaldi;

 Haren etsaier buruz bethi bihar hadi.

 Denek elgar maite'ta denek elgar adi

 Batasunak orotan indarra dik handi.

 

 Klodoberen bathaio urthabethetzeak

 Aurthen ditu Frantzian eder ehunak.

 Bathaiharri hartara bil beitez ospeak,

 Berritz indar har dezan han gure Fedeak

 

 Ekhiatdean barda, Frantsesen izena,

 Bethi da gehienik aiphatua dena

 Basa jendetaraino, guziz urrunena,

 Frantsesa da Fedea hedatzen duena.

 


inprimatu