inprimatu
Olentzero, ta olentzero-kantak
Izenburua:
Olentzero, ta olentzero-kantak
Sinadura:
Lekuona, Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
148.zk.
Orrialdea:
8

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Olentzero, ta olentzero-kantak

 

Lekuona, Manuel

 

 Eeeeeup!

 Emen eldu gerade

 berri on batekin,

 gure enbajadore

 Olentzero'rekin.

 

 Olentzero juan zaigu

 mendira, lanera,

 intentziyuarekin

 ikatz-egitera.

 

 Aditu duenian

 Jesus jayo dela,

 lasterka etorri da

 parte ematera.

 

 Orra! Orra!

 gure Olentzero!

 Pip'ortzian duela

 eserita dago.

 

 Kapoyak ere baitu

 arrautzatxuakin,

 biar berendatzeko

 botil-arduakin.

 

 Olentzero guria,

 portuna tristia!

 arropak saldurikan

 bure emaztiak!

 

 Orra! Orra...!

 

 Olentzero iņondik

 ezin dugu ase:

 osorik jan dizkigu

 amar zerri gazte.

 

 Sayeski ta solomo,

 makiņa bat este...

 Jesus, jayo da, eta

 kontsola zaitezte.

 

 Orra! Orra...!

 

 ***

 

 Guazen! guazen

 gu pelegriņatzen;

 Zanpantzar Jaunagana

 promesa kunplitzen.

 

 Utzi Alemaniya;

 artu Donostiya;

 kantari eske gatoz

 lizentziya.

 


inprimatu